102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Eslaba, Ezporogi, Zare, Leatxe, Oibar eta Irunberriko udal-mugarteetan kokatutako "Joluga" haize-parkearen onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. Espedientearen kodea: 1174-CE.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 30/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30ekoa), aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Joluga Energy SLUri, 24 MW-eko "Joluga" izeneko haize-parkea instalatzeko energia elektrikoaren ekoizpenerako, bai eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak ere, Eslaba, Ezporogi, Zare, Leatxe, Oibar eta Irunberriko udal-mugarteetan.

Sustatzaileak proiektuaren onura zehazki deklaratzeko eskatu du, eta bete beharrez maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoa, espediente hau jendaurrean jartzen da:

–Eskatzailea: Joluga Energy SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, onura publikoa zehazki deklaratzeko.

–Ezaugarri nagusiak: "Joluga" haize-parkea, 24 MW-koa eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Eslaba, Ezporogi, Zare, Leatxe, Oibar eta Irunberriko udal-mugarteetan.

–Organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/joluga-haize-parkea-opd-espediente-1174-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente kodea zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

"Joluga" haize-parkeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2307283