102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1438/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 954/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA.–BASOZAINEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ARRANZ ALVAREZ, DAVID

ARRIZURIETA BILDARRATZ, MAITE

ARTIEDA URRESTARAZU, MARIA ISABEL

BARBARIN GARCIA, JUAN MARIA

BELZA EGOZCUE, CARLOS

BERGARA BERGERA, IGNACIO

BERGASA MENDIVE, CARLOS

BERRUETA FERNANDEZ, DIEGO

CARRASCO APOITA, MIKEL

DIEGO CANALES, FRANCISCO JAVIER

ECHEVERRIA URQUIJO, IKER

ELOSEGUI IRURTIA, MIGUEL MARIA

ESCOLAR MARTINEZ DE LAGRAN, DANIEL

ESTARRIAGA MARTINEZ, ASIER

EZQUERRO AIZPURUA, UNAI

GARDOQUI ALCORTA, UNAI

GARRUES LOIZU, FERMIN XABIER

GOICOECHEA GASTON, ASIER

GOMEZ OTANO, XABIER

HUICI SOBA, IÑIGO

LARRATXEA IRIGOIEN, IBAN

LOPETEGUI BRIONES, XABIER

LOPEZ SAEZ DE ASTEASU, XABIER

LOPEZ VILLALTA VILLANUEVA, RAQUEL

MARTINEZ LABIANO, MARIA CAMINO

MAZKIARAN SAN ROMAN, MIREN AINHOA

MIR VALENCIA, ANA ISABEL

OIZ VILLANUEVA, ARITZ

PEÑALVER ALVAREZ, FERNANDO

ROITEGUI MOLINERO, DAVID

RUIZ DE ALDA PEREZ, DAVID

SAN MARTIN URDIAIN, MARIO

SEGURA ALLUE, ALBERTO JAVIER

TABAR URRA, MIKEL

UHARTE UNZUE, JON

UHARTE UNZUE, OIHAN

VELASCO EGUIA, MIREN EDURN

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2306675