102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2023 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita aurretiazko administrazio baimena energia elektrikoa ekoizteko 40 MW-ko "Instalación solar fotovoltaica Ebro I" izeneko proiekturako, Tuterako udal mugartean.

1.–2020ko abenduaren 18ko eskaera.

2020ko abenduaren 18an, Solen Energía Valdelafuente, SLk eskatu zuen aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako administrazio baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea, energia elektrikoa ekoizteko 50 MWp-ko "Instalación solar fotovoltaica Ebro I" izeneko proiekturako, Tuterako udal mugartean. Eskaera egin zen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena aplikatuta.

Proiektuak jasotzen zuen 450 Wp-ko 111.104 modulu fotovoltaiko instalatzea, ardatz baten gaineko jarraitzaileen gainean ezarriak, hainbat azpisistema fotovoltaikotan banatuak. Ekoiztutako energiaren ebakuazioa eginen da 30 kV-ko aireko eta lurpeko linea baten bidez, "La Nava" 30/66kV azpiestazioraino (beste proiektu baten xede); han neurtuko da interkonexioko guneraino, han dagoen "La Cantera" azpiestazioan, tentsioa igotzeko 66 kV-tik 400 kV-ra, eta azkenean entregatuko da Red Eléctrica de España SAUren "La Serna" azpiestazioan.

"La Nava" azpiestazioa eta handik "La Cantera" azpiestazioraino eramateko linea baimenduta daude, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 17an emandako 48/2023 Ebazpenaren bidez.

2.–Proiektuaren eta ingurumen eraginaren azterketaren jendaurreko informazioa.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Solen Energía Valdelafuente SLk egindako eskaera, iragarki bat argitara emanez 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ean, 2021eko maiatzaren 21eko Diario de Noticias egunkarian eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean. Era berean, Tuterako Udalari ere bidali zitzaion iragarkia, ediktuen taulan jar zezan.

3.–Kontsulten tramitea.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua aplikatuz, organo eskudunak txostena eskatu zien proiektuak ukitzen dituen erakundeei, eta taula honetan ageri dira jasotako txostenak:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1. Ingurumen Eraginaren Atala

2021/08/30

2. Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2021/07/30

3. Ondare Historikoaren Zerbitzua

2021/05/10

4. Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2021/05/18

5. Red Eléctrica de España SAU

2021/07/05

6. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

2021/06/07

Tuterako Udala

-

Txosten horien edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

4.–Jasotako alegazioak.

Jendaurrean jartzeko izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:

ALEGAZIOAK

AURKEZPEN EGUNA

1. EDP Renovables España

2021/06/11

2. Sustrai Erakuntza Fundazioa

2021/06/18

3. Gurelur

2021/06/21

4. Nafarroako Ekologistak Martxan

2021/06/21

5. Ekologistak Martxan-Ongaiz

2021/06/21

6. OPDENERGY taldea

2021/06/21

Alegazioen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

5.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluarekin bat, 2021eko irailaren 28an Solen Energía Valdelafuente SLri igorri zitzaizkion aipatutako txosten eta alegazioak.

6.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera, 2022ko azaroaren 29koa.

2022ko azaroaren 29an Solen Energía Valdelafuente, SLk dokumentazioa aurkeztu zuen, bi gauza eskatuz: ingurumen ebaluazioa hastea, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematea. Dokumentazioan erantsi zuen jendaurreko informazioaren tramitean jasotako alegazioei eta txostenei ematen zien erantzuna.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2022ko abenduaren 1ean, arestian aipatu eskaera Ingurumen Eraginaren Atalera bidali zen. Lurraldearen Antolamenduaren Atalera ere bidali zen.

Proiektua jasotako txostenen arabera egokitzeko, Solen Energía Valdelafuente SLk aurkeztutako dokumentazio teknikoa moldatu zuen.

Zehazki, "Instalación Solar Fotovoltaica Ebro I" atzera eraman zen "Barranco de Valdelafuente" errekaren besoetatik 50 metro baino gehiago, eremu horretan instalaziorik ez egiteko, Ingurumen Eraginaren Atalak bere txostenean eskatzen zuen bezala. 719 metroz moztu zen ebakuazio linearen marraketa, La Nava 30/66kV azpiestazioaren kokapen berriraino, hasierako kokapenetik 380 metrora, ipar-mendebaldera.

Sustatzaileak adierazi zuen aurreko aldaketek ez dutela ingurumen eragin adierazgarririk ekarri, hasiera batean aurreikusitakoen aldean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131., eta 146. artikuluak betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakundeei, eta jasotako txostenak taula honetan daude:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

3 bis. Ondare Historikoaren Zerbitzua

2022/12/20

6 bis. Red Eléctrica de España SAU

2023/02/27

(Epez kanpo)

7. Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

2022/12/21

8. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

2023/01/27

9. Enagás SA

2022/12/29

10. Eólica Caparroso SL

2023/01/11

11. Eólica Montes de Cierzo SLU

2023/01/25

12. Gestión de evacuación La Serna (Gelaserna)

2023/01/11

13. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

2023/01/09

14. Renovables del Cierzo (2023/99267 eskaera)

2023/01/25

Tuterako Udala

-

Áridos Gamen (Grupo Cetya)

-

Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

-

Renovables de la Ribera SL

-

Río Ebro Renovables SL

-

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

7.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluarekin bat, 2023ko otsailaren 14an Solen Energía Valdelafuente SLri igorri zitzaizkion lehen aipatutako txostenak.

8.–Ingurumen eraginaren adierazpena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 49E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen eraginaren aldeko adierazpena egin zen eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituraren proiekturako.

–Ukipenen laburpena:

Ingurumen eraginaren adierazpen horren arabera, instalazioak, batez ere, lehorreko zerealen laborantza lurrak hartuko lituzke, eta aspaldiko laborantza lurrak ere bai, egun landaredi nitrofiloak eta erruderalak kolonizatzen ari direnak. Landaredi naturala gutxi da, bide ertzetan dagoena, inguru hartan han-hemenka ageri diren ezponda txikietan (erromeroa, ezkaia, Artemisia herba-alba, Suaeda vera, etab.), eta Barranco de Valdelafuente errekaren magalak eta ingurua estaltzen duena, "Ebro ibaia" KBEan (ES2200040) sartua eta instalazioaren ondoan dagoena (erromeroa, ezkaia, elorri triska, abaritza, larre xerofiloak, lezka, sasiak, ihiak, etab.); horien artean Batasunaren intereseko habitatak eta lehentasunezko habitatak ere badira.

Faunari dagokionez, instalazioa Ebro Ibaia Kontserbazio Bereziko Eremuaren (ES2200040) mugakidea da eta estepako abifauna Nafarroan kontserbatzeko eremu batetik (Agua Salada-Montes de Cierzo-Plana de Santa Ana) oso gertu dago; gainera, 5. Lurralde Antolamenduko Planean kategoria honetan sartuta egonen litzateke osorik: Ebroko ardatza, "Lurralde Konektibitateagatik duen Ingurumen Balioagatik Babestu beharreko Lurzoru Urbanizaezina".

Haatik, instalazioaren ingurua oso antropizatuta dago: landaredi naturaleko eremu gutxi dituzten laborantza lurrak, trafiko azkarreko zenbait errepidetatik (A-68 eta AP-15) eta Tuterako Montes de Cierzo industrialdetik hurbil, agregakinen ustiategi bat inguratuz, dagoeneko han den eguzki parke baten mugakide, eta aireko linea elektriko ugariz zeharkatuta. Horrek, neurri handi batean, faunak instalazioaren ezarpen eremua nola erabiltzen duen baldintzatzen du.

Ebro ibaia KBEari dagokionez (ES2200040), instalazioa Valdelafuente errekaren mugakide izanen litzateke, eta sakan hori KBE horretan sartua dago, espezie askok negualdia eta/edo ugalketa han egiten baitute, haien artean aipagarria txori zenena, Nafarroan eta, oro har, Iberiar Penintsulan dauden uretako hegaztien arteko bitxienetako eta mehatxatuenetako bat; zingira mirotza eta koartza gorria anitzek, lehen esan bezala, Valdelafuenten habia egin eta negua igarotzen dute. Gainera, erreka horrek harreman handia du haren hego-mendebaldean kokatutako NE-34 Agua Saladako idoia Natura Erreserbarekin, bai eta Ebro ibaiaren ibarbasoekin ere, errekak eta ibaiak bat egiten duten lekutik gora eta behera.

–Baldintzen laburpena:

Gainera, urtarrilaren 23ko 49E/2023 Ebazpenean, hainbat baldintza ezartzen dira, besteak beste, hauek:

  • Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak 2021eko ekainaren 24ko txostenean xedatutakoa beteko da.
  • Ondare arkeologikoaren gaineko ukipenei dagokienez, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena lortu beharko da lanak egiten hasi aurretik.
  • Egitura fotovoltaikoren euskarriak lurrean zuzenean tinkatuz ezarriko dira lehentasunez.
  • Eguzki instalazio fotovoltaikoa lursailaren topografia naturalaren arabera egokitu beharko da, obrak egin bitartean ukipenak guztiz ezinbestekoak diren eremuetan soilik eragiteko moduan eta lur mugimenduak ahalik eta txikienak izan daitezen. Hori bereziki garrantzitsua da Barranco de Valdelafuente errekaren goialdearen inguruan, txosten honen kondizioen arabera, leheneratu egin behar delako, eremuaren lurralde jarraitutasuna ziurtatzeko, eta, beraz, jarraitutasun topografikoa egon beharko da plakak ezartzeko eremuaren eta leheneratu beharreko eremuaren artean.
  • Inguruko hesia zutoinen bidez bakarrik tinkatuko da lurrean, fauna txikiari azpitik igarotzeko aukera uzteko, eta horretarako, azpitik tarte bat utzi beharko du, lurretik 15-20 cm-ra altxatuta. Ildo horretan, bereziki garrantzitsua da hesiak Barranco de Valdelafuente errekaren burualdearen inguruan iragazkortasuna bermatzea, leheneratu beharreko gunea baita hori.
  • Hesia plaka ikusgarriez seinaleztatuko da, abifaunak talka egin ez dezan. Hesien trazadura osoan jarri beharko dira seinaleak, 10 metrotik behin tartekatuta.
  • Barranco de Valdelafuente errekan habiak egiten dituzten hegaztiei inpakturik ez eragiteko, instalazioa egiteko behar diren lanak ez dira egiten ahalko martxoaren 15etik uztailaren 31ra bitartean.
  • Cabezoburroko eskortan habia egiten duten Neumann belatzez osaturiko koloniari inpakturik ez eragiteko, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean ez dira egiten ahalko ebakuazioko azpiegitura gauzatzeko egin beharreko lanak, A-68 errepidearen hegoaldera.
  • Estepako abifauna faboratzeko prebentzio eta zuzenketa neurri gisa, lugorriak mantendu behar dira aztergai den eremuan, instalazioa erabiltzen den bitartean, laborea lantzeko azkenean baimendutako azalera osoaren %125ean.

9.–Lurzoru urbanizaezineko baimena.

Lurraldearen eta Paisaiaren Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 22an emandako 117E/2023 Ebazpenaren bidez, baimena ukatzen da, Solen Energía Valdelafuente SLk sustatuta "Ebro I" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikoa Tuteran ezartzeko.

Lurraldearen eta Paisaiaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenari erantsitako txostenean adierazten denez, baimen hori soilik dagokie lurzoru urbanizaezinean aurreikusten diren jarduketei. Hori dagokio, gutxi gorabehera, instalazio fotovoltaikoaren heren bati, zehazki ipar-ekialdekoari.

Proposamenaren gainerako zatia, hego-mendebaldean, lurzoru urbanizagarri ez programatuan kokatzen da, eta Tuterako Udalaren eskumena da baimena/lizentzia ematea, era horretako lurzoruetan egitekoak diren jarduketetarako.

10.–Espedientearen azterketa teknikoa eta alegazioen eta txostenen azterketa.

Espedientean dagoen dokumentazio guztia aintzat hartuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txostena eman du, Ebazpen honen I. eta II. eranskinean adierazitakoaren arabera.

11.–Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Ingurumen eraginaren adierazpenean eta lurzoru urbanizaezineko jardueretarako eta erabileretarako baimenean ezarritako baldintzak ikusita, 2023ko apirilaren 17an, Solen Energía Valdelafuente SLk eskaera aurkeztu du, instalazio fotovoltaikoaren azken eraketa zehaztuz, non lurzoru urbanizaezina saihesten den, eta orobat haren potentzia instalatu osoa zehaztuz.

Espedientean jaso da garraio sarearen kudeatzaileak Solen Desarrollos SLri instalazioaren sarbide eta konexiorako emandako baimena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duena betez, eta apirilaren 17an aurkeztutako eskaera aintzat hartuta, bidezkoa da aurretiazko administrazio baimena ematea Solen Desarrollos SLri; espedientean jasoa dago haren gaitasun legezko, tekniko eta ekonomikoaren egiaztagiria.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala egin dela, eta proposatu du aurretiazko administrazio baimena ematea, Solen Desarrollos SLk 2023ko apirilaren 17an eskatu bezala.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea, Solen Desarrollos SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Ebro I" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikoa 40 MW-koa (46,4282 MWp) eta haren ebakuzioko azpiegiturak ("La Nava" azpiestazioan konektatu arte) ezartzeko Tuterako udal mugartean, Ingurumeneko zuzendari nagusiak urtarrilaren 23an emandako 49E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzen baitan.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura; Ingurumen Eraginaren Atalera; Lurraldearen Antolamenduaren Atalera; Ondare Arkitektonikoaren Atalera; Ureztalurren eta Lurzati Antolamenduaren Atalera; Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera, eta Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea hauei: Solen Desarrollos SL, Solen Energía Valdelafuente SL, Áridos Gamen (Grupo Cetya), Enagás, Eólica Caparroso, SL, Eólica Montes de Cierzo SLU, Renovables de la Ribera SL, Río Ebro Renovables SL, Gestión de evacuación La Serna (Gelaserna), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Red Eléctrica de España SAU, EDP Renovables España SLU, Gurelur, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Nafarroako Ekologistak Martxan, Ongaitz Ekologistak Martxan, Grupo OPDEERGY; eta orobat, proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularrei ere jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espediente zenbakia adieraziz.

6 Ebazpen hau jakinaraztea Tuterako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 18an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

2021eko uztailaren 30ean, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 0003-OT12-2021-000122 txostena eman zuen.

2. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.

2021eko abuztuaren 30ean, Ingurumen Eraginaren Atalak 0003-0226-2021-000043 txostena eman zuen.

3. eta 3 bis txostenak.–Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak, 2021eko maiatzaren 10ean emandako txostenean,hau adierazi zuen: "Aurkeztutako dokumentazioa ikusita ez dago Ondare Arkitektonikoaren Atalari dagokion eraginik".

2022ko abenduaren 20an Ondare Arkitektonikoaren Atalak adierazi zuen "espedienteari buruzko txostena eman zuela 2021eko maiatzaren 10ean, eta orain aurkeztutako dokumentazioa ikusita, ez dagoela Ondare Arkitektonikoaren Atalari dagokion eraginik".

4. txostena.–Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

2021eko maiatzaren 18an, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuak 2020/1152187 txostena eman zuen, hainbat gogoeta eginez, errespetatu beharreko beste hainbeste zortasunen inguruan. Era berean, sustatzaileari eskatzen zaio, lanak gauzatu aurretik, eta haietarako nahitaezkoa den baimen eskaerarekin batera, egin beharreko obrek A-68 Ebroko Autobiari eragiten dioten ukipena zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu dezan Herri Lan Zuzendaritza Nagusian, baimena lortzeko, hala behar bada.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du errespetatu direla PTA PSF Ebro I eta PTA CS Ebro I- SET La Nava proiektuei egindako aldaketetan seinalatutako zortasunak, eta dagokien baimena eskatuko dela.

5. txostena.–Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak, 2021eko ekainaren 7ko txostenean, adierazi zuen "Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikoak, Tuterako katastroaren hainbat lurzatitan kokatzen denak eta Solen Energía Valdelafuente SLk sustatzen duenak, (0003-0102-2020-001485 esp.) ez duela ukipenik eragiten, ez egungo ureztalurretan, ez eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ureztalurren Planean ere".

6. eta 6 bis txostena.–Red Eléctrica de España SAU.

Red Eléctrica de España SAUk bi txosten eman zituen.

1. 2021eko uztailaren 16an, Red Eléctrica de Españak ezarri zituen "Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektua baimentzeko errespetatu beharreko baldintzak, eta adierazi zuen instalaziotik "La Nava" azpiestaziora 30 kV-ko aireko-lurpeko linearen gurutzatzea D/C Castejón-Serna 1 eta 2 400kV-ko linearen 15-16 baoarekin arauzkoa dela.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi zuen Red Eléctrica Españari bidaliko zaizkiola "PSF Ebro I" eta "CS Ebro I-La Nava" proiektu tekniko administratiboen aldaketen separatak, eta erakunde horri dagokion baimena eskatuko zaiola.

2. 2023ko otsailaren 27an, Red Eléctrica de Españak jakinarazi zuen ez duela eragozpenik proiektuarekiko.

7. txostena.–Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala.

2022ko abenduaren 21ean, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak adierazi zuen aldeko txostena ematen zuela parke fotovoltaikoarentzat eta linea elektrikoen arteko gurutzatzeentzat, baina jakinarazi zuen hainbat baldintza kontuan izan behar direla abelbideei eragiten zaien ukipena ahalik eta txikiena izan dadin".

Erantzuna: sustatzaileak dio uneoro bete direla Basoaren eta Ehizaren Zerbitzuak ezarritako baldintzak, eta beraz, eskaera bete delakoan, ez du eragozpenik edo erantsi beharreko gogoetarik gai horri dagokionez.

8. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2023ko urtarrilaren 26an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak helarazi zuen bere ustetan, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai esleituta dituen eginkizunen ikuspegitik, proiektuak izaten ahal dituen ondorioak bateragarritzat jotzen direla sistema hidrikoari dagokionez, eta sustatzaileak kontuan hartu behar dituen zenbait gogoeta eman zituen.

Erantzuna: sustatzaileak dio txosten hori dagoeneko aintzat hartu dela eta ez duela horri dagokionez inongo eragozpenik, ez eta gogoetarik ere.

9. txostena.–Enagás SA.

2022ko abenduaren 29an Enagas SAk dokumentua bidali zuen, baldintza orokorrak eta partikularrak ezarriz, eta adierazten zuen "gasoduktoaren segurtasun eremuan (10 metro ardatzaren alde banatara) egiten den edozein jarduketak aipatu erakundearen baimena behar duela, eta hari bidali behar diotela dagokion informazioa, ENAGASek dagozkion Baldintza tekniko Orokorrak eta Partikularrak eman ditzan".

Erantzuna: sustatzaileak berresten du uneoro bete direla Enagásek adierazitako baldintzak, eta horretarako bidaliko diola hari dagokion separata, dagokion baimena izapidetzeko.

10. txostena.–Eólica Caparroso SL.

2023ko urtarrilaren 11n, Eólica Caparrosok adierazi zuen "ez dagoela batere eragozpenik instalazio hori gauzatzeko".

11. txostena.–Eólica Montes de Cierzo SLU.

Eólica Montes de Cierzo SLUk, 2023ko urtarrilaren 25eko txostenean, hau eskatu zuen:

–Kontuan hartzea etorkizunean aldatuko direla "Cierzo" instalazioaren potentzia handitzeko proiektuen ebakuazio lineak, eta errespetatzea indarra duen legedian ezartzen diren gutxieneko tarteak, lurpeko lineak gurutzatzeko.

–Zehaztasunez deskribatzea nola gurutzatuko diren "La Nava" eta "La Cantera" azpiestazioen arteko 66kV-ko goi tentsioko linea lurperatua eta Montes de Cierzo 1 parke eolikoko aerosorgailuek sortutako energia Valdecuco azpiestazioraino ebakuatzen duen 20kV-ko tentsio ertaineko linea lurperatua, eta orobat, nola gurutzatuko diren Cierzo indartzeko proiektuen ebakuazioko linearekin.

–Kontuan hartzea kalterik edo galerarik izaten bada, edozein diru-sarrera galtzea barne (energia salmenta, jatorrizko bermeen salmenta, etab.), Montes de Cierzoren jabegoko parke eolikoek ekoizten duten energia elektrikoa gutxitzeagatik, behar duen kalteordaina eman beharko dela, balorazio irizpide objektibetan oinarrituta.

Erantzuna: sustatzaileak berresten du otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuaren ITC-LAT 06 instrukzioan emandako baldintzak eta eskakizunak erabat betetzen direla, eta horretarako, aurreko asteetan elkarrizketa joria izan dela Enerfin enpresarekiko, sustatzaile honen instalazioen eta "Ebro I" eta "La Nava" eguzki instalazioen artean gerta litezkeen interferentziak saihesteko, planteatutako gurutzatzeei dagokienez, eta ebakuazio lineen marraketari dagokionez ere bai. Ukatu gabe etorkizunean gerta litezkeen ukipenak aztertu eta konponbideak planteatu beharko direla.

12. txostena.–Gestión de evacuación La Serna (Gelaserna).

2023ko urtarrilaren 11n, Gestión de evacuación La Serna (Gelaserna) enpresak adierazi zuen "ez duela batere eragozpenik instalazio hori gauzatzeko".

13. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2023ko urtarrilaren 9an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk hiru txosten eman zituen, haien bidez baimena emanez "Ebro I 50 MWp-ko instalazio fotovoltaikoa Tuterako udal mugartean" izeneko dokumentuan zehazten diren lanak aurrera eramateko, eta kontuan hartu beharreko zenbait baldintza tekniko adierazi zituen.

Erantzuna: sustatzaileak dio uneoro betetzen direla I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk ezarritako baldintzak, eta beraz, eskaera bete delakoan, ez du eragozpenik edo erantsi beharreko gogoetarik, gai horri dagokionez.

14. txostena.–Renovables del Cierzo SLU.

2023/99267 eskaeran, Renovables del Cierzo SLUk honako hau eskatu zuen:

–Proiektua diseinatu eta gauzatu dadila ITC-LAT 06 Instrukzio Tekniko Osagarria betez.

–Solen Energiaren proiektuaren azken bertsioan kontuan izatea Renovables del Cierzo SLUren "LSAT 66 kV SET Corral del Molino I - SET Corral del Molino II - SET La Cantera" eta "LSAT 66 kV SET Volandín - SET La Cantera" ebakuazio lineak, orain eraikitze fasean baitaude.

–Renovables del Cierzo SLUri igortzea gurutzatze horiek indarra duen legediaren arabera nola eginen diren zehaztasunez azaltzen duen separata, ukipenak berraztertzeko eta bi proiektuen bateragarritasuna egiaztatzeko.

–Kontuan har dadila kalterik edo galerarik izaten bada, edozein diru-sarrera galtzea barne (energiaren salmenta, jatorrizko bermeen salmenta, etab.), Renovables del Cierzoren jabegoko parke eolikoek ekoizten duten energia elektrikoa gutxitzeagatik, Solen Energiaren proiektuko eraikuntza edo mantentze lanekin lotutako lanak egitearen ondorioz, behar duen kalteordaina eman behar zaiola Renovables del Cierzori, balorazio irizpide objektiboetan oinarrituta.

Erantzuna: sustatzaileak berresten du "Ebro I" eguzki instalazio fotovolotaikoaren egikaritze proiektuak behar den zehaztasunez jasoko duela nola eginen diren Renovables del Cierzok txosten horretan aipatzen dituen gurutzatze desberdinak, eta uneoro errespetatuko direla aplikagarriak diren zortasunak.

Sustatzaileak uste du garrantzitsua dela adieraztea une honetan lankidetzan ari dela Renovables del Cierzorekin, elkarri eskatuz aurretiazko informazio grafikoa, azken ebakuazioa La Serna-La Cantera azpiestazioan duten instalazio desberdinen inguruan, besteak beste hemen aipatutakoak. Hori guztia, behar den zehaztasunez egiaztatu eta aztertu ahal izateko instalazio horien artean gerta litezkeen ukipenak eta haien doikuntzetan lagundu ahal izateko, halakorik egitea beharrezkoa balitz, batean nahiz bestean.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jaso diren alegazioen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. alegazioa.–EDP Renovables España.

EDP Renovables Españak adierazi du ez direla kontuan izan, efektu sinergikoen azterketan, inguru horretan dauden edo aurreikusten diren azpiegitura guztiak, esaterako, Cierzo II, Cierzo IV eta Cierzo V instalazio fotovoltaikoak eta haien ebakuazioko azpiegiturak.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazten du "Ebro I" instalazioaren ingurumen eraginaren azterketari erantsitako idazkian, eta halaber, 2022ko azaroaren 29an aurkeztutako dokumentazio erantsian, kontuan hartu direla inguru hartan, 10 km-ko radio batean, dauden edo aurreikusten diren instalazioekiko sinergiak.

2. alegazioa.–Sustrai Erakuntza Fundazioa.

Laburpen gisa, Fundazio honek honako motibo hauek azaltzen ditu bere alegazioaren oinarri gisa, dela instalazio honi buruz, espezifikoki, dela instalazio berriztagarriei buru, oro har.

–Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako egoera energetikoa aztertzen.

–Ez da aztertzen proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.

–Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

–Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

–Alternatiben azterketa ez dago ongi enfokatua eta ez ditu alternatiba guztiak aztertzen.

–Azterlanak ez du modu egokian egiten interes komunitarioko habitetan eta eremu babestuetan duen eraginaren gaineko balorazioa.

–Lurzorua behin betiko higatzeko eta galtzeko arrisku handia dago.

–Proiektuak mehatxatzen du ukitutako lurrei lotutako bizitza sozio-ekonomikoa.

–Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak ditu faunan.

Erantzuna:

Ingurumen edukiari buruzko alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen eraginaren adierazpenean.

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin. Era berean, adierazi behar da 2030erako Nafarroako Energia Planak aurreikuspen orientagarri batzuk biltzen dituela, eta Nafarroak energiaren gaian eramanen duen estrategia markatzen badu ere, ez dela erregelamendu bat.

3. alegazioa.–Gurelur.

Laburpen gisa, elkarte horrek honako hauek ondorioztatzen ditu:

–"La Nava" eta "Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikoek espediente bakarra osatu behar zuten.

–Aurkeztutako alternatiben azterlanek ez dute araudia betetzen.

–"Ebro I" lur eremuen ondoan bi eguzki instalazio daude eta, beraz, eguzki instalazioz mukuru betea dago ingurua.

–Tuterako Udalak plangintza orokor berria onartzeko asmoa du. Dokumentu horrek, oraindik onartu gabe dagoenak, "La Nava" eta "Ebro" instalazioetako jarraitzaileak ezarri nahi diren espazioei buruzko informazioa eskaintzen du. Eguzki instalazio horiek Lurralde Konektibitatea delako ingurumen balioa duten espazioen gainean ezarri nahi dira eta, horregatik, ez lirateke baimendu beharko.

–"Ebro I" eguzki instalazioak industria poligonoaren iparraldeko eremuak okupatu nahi ditu eta, beraz, industria eremu hori zabaltzeko ingurumen arloko mugak baldin badaude, ez da ulertzen halakorik ez izatea 113 hektarea gehiago industrializatzeko.

–Jendaurrean jarritako informazio publikoan ez dago lurzati ukituen oraingo topografia jasotzen duen planorik, ez eta hasierako eta amaierako egoera duenik ere.

–Valdelafuente errekako lezkadia erabiltzen duen faunaren oparotasuna aipatzen da.

–Jendaurrean jarritako informazioan ez dago txosten arkeologikorik.

–Baso landarediaz estalitako azalerari eragiten zaion ukipena ez dago kuantifikatua, eta planoan ere ez dago seinalatua.

–Prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurrien atalean ingurumen eraginaren azterketa gisa aurkeztutako dokumentuetan ez dago plano bakar bat ere.

–Sinergien azterketa oso eskasa da.

Erantzuna:

Proiektuaren zatikatzeari dagokionez, elektrizitatearen sektoreko araudian ez dago definiziorik zehazki esateko zein diren ekoizpen instalazioek independente gisa onartzeko bete behar dituzten baldintzak.

Industriaren Antolamenduaren Azpiegitura Energetikoen eta Mehatzeen Zerbitzuaren arabera instalazio batek bere helburuak betetzeko, hau da, energia elektrikoa ekoizteko, modu independentean, behar diren ekipo elektromekanikoak eta neurgailuak izan behar ditu.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 2.1 artikuluan aitortzen du enpresaren ekimen librea energia elektrikoa sortzeko jardueran aritzeko. Horregatik, lehen aipatutako baldintzak betetzen badira, sustatzaileak erabakiko du instalazioa nolakoa izanen den, eskubide hori baliatuz.

Gainera, eta ebakuazioko azpiegiturei dagokienez, adierazi behar da energia elektrikoa araubide berezian ekoizteko jarduera arautzen zuen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuak espresuki jasotzen zuela ekoizpen instalazioak saiatuko zirela energia elektrikoa ebakuatzeko instalazioak partekatzen. Aurreikuspen hori ez da espresuki mantentzen indarra duen araudian, baina ez da debekatzen, are gehiago, sektoreko araudiaren hainbat aipamenetan jasotzen da azpiegitura horiek partekatzeko aukera, "Ebro I" eta "La Nava" instalazio fotovoltaikoen proiektuen kasuan bezala.

Ingurumen gaiei buruzko edukia zuten alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen eraginaren adierazpenean.

Hirigintza arloko araudia betetzen den ala ez lurzoru urbanizaezineko jardueren baimenaren esparruan aztertu da, eta baimena eman zuen Lurraldearen eta Paisaiaren zuzendariak, martxoaren 22an emandako 117E/2023 Ebazpenaren bidez.

Lurraldearen eta Paisaiaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenari erantsitako txostenean adierazten denez, baimen hori soilik dagokie lurzoru urbanizaezinean aurreikusten diren jarduketei. Hori dagokio, gutxi gorabehera, instalazio fotovoltaikoaren heren bati, zehazki ipar-ekialdekoari.

Proposamenaren gainerako zatia, hego-mendebaldean, lurzoru urbanizagarri ez programatuan kokatzen da, eta Tuterako Udalaren eskumena da baimena/lizentzia ematea, era horretako lurzoruetan egitekoak diren jarduketetarako.

4. eta 5. alegazioak.–Nafarroako Ekologistak Martxan eta Ongaitz-Ekologistak Martxan (edukiz berdinak).

Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak eta Ekologistak Martxan-Ongaitz elkarteak egindako alegazioak (edukiz berdinak) sei zatitan egituratzen dira. Lehenengo hiru alegazioetan jendaurrean jarri diren energia berriztagarrien proiektu guztiak aipatzen dira, eta azterketa orokor bat egiten da (Nafarroaren egoera energetikoa, proiektuen eraginak eta klima aldaketaren gaineko eraginak); laugarrenak "Ebro I" proiektuko eguzki instalazio fotovoltaikoa aztertzen du; bosgarrenak haren alternatibak azaltzen ditu, eta seigarrenean ingurumen erantzukizunari buruzko Legearen aldaketa eskatzen da.

Erantzuna:

Nafarroako egoera energetikoari dagokionez, egokia da 2. alegazioan bezalako erantzuna ematea.

Gainerako alegazioen edukia soilik ingurumen arlokoa da eta, beraz, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritakoa aintzat hartu behar da.

6. alegazioa.–Grupo OPDENERGY.

Grupo OPDENERGY-k adierazi du berak sustatzen dituela Lorbes, Valentuña, Salto del Lobo, Miramón eta Sangorrín parke eolikoak eta haien ebakuazioko egiturak.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa ikusita, ondorioztatzen ahal da "Ebro I" instalazioak ukitzen dituela Valentuña eta Labradas 220k linearen marraketa eta Vazpiestazioak eta Alcarama-La Serna SCTO.LAT linea, eta beraz, OPDENERGY taldeak ez du eragozpenik komunikazio bide bat irekitzeko Solen Energía Valdelafuente SL-rekin, bi proiektuak bateragarri eginen dituen konponbide bat aztertzeko.

Erantzuna:

Talde sustatzaileak adierazi du konpromisoa hartzen duela Grupo OPDENERGY-rekin kontaktatzeko, ebakuazioko instalazio horren tramitazioaren egoera ezagutzeko, eta hari bidaltzeko "Ebro I" instalazioaren proiektu teknikoaren aldaketari erantsitako separata. Kontaktuak hasi dira, hasiera batean partekatzeko Valentuña-Labradas azpiestazioen 220kV linearen marraketari buruzko eta Alcarama-La Serna SCTO-LAT lineari buruzko informazio grafikoa.

Nolanahi ere, Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak 2023ko urtarrilaren 17an emandako ebazpenaren bidez, kontrako ingurumen eraginaren adierazpena eman da, Valentuña, Lorbes, Salto El Lobo, Sangorrín eta Miramón parke eolikoen proiektuarentzat, bai eta hari lotutako ebakuazio azpiegiturentzat, Zaragozan nahiz Nafarroan kokatuta.

Iragarkiaren kodea: F2306098