102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ukatzen baita "San Adrián" haize-parkearen instalazioan energia elektrikoa ekoizteko.

1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eskaera.

2020ko abenduaren 10ean, eta aplikatu beharrez Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa, Jorge Energy SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako: "San Adrian" haize-parkea, 8 aerosorgailuk osatua (bakoitza 5,625 MW-eko potentziakoa, eta guztira 45 MW), San Adriango, Azkoiengo eta Azagrako udal-mugarteetan.

2.–Aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsultak egitea.

Aurreproiektuan eta ingurumen arloko dokumentazioan hainbat aldaketa egin zirenez, Jorge Energy SLren eskaera bitan jarri zen jendaurrean, kasu guztietan maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluarekin bat etorriz.

2021eko otsailaren 22an eta urriaren 13an eman ziren argitara, 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 2021eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, zehazki. Prentsan, Diario de Noticias egunkarian argitaratu ziren, 2023ko otsailaren 23an eta 2021eko urriaren 14an. Parkeak eta ebakuazio-azpiegiturek ukitutako udaletako ediktu-tauletan eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean ere argitaratu ziren.

Era berean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, izapide bakoitzean, kontsulta egin zien administrazio publikoei eta interesdunei, eta separatak bidali zitzaizkien erakunde publikoei eta zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresei, instalazioak haien kargupeko ondasun eta eskubideak ukitzen dituen zatiari dagokionez.

3.–Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2023ko urtarrilaren 4an, Jorge Energy SLk dokumentazioa aurkeztu zuen, eskatzeko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko, batetik, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena emateko, bestetik. Jasotako alegazioei eta txostenei emandako erantzuna gehitu zuen.

4.–Aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Biodibertsitatearen Zerbitzuak dio behar bezala egin dela ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura.

Hala ere, ez dago ados ingurumen-inpaktuaren azterketaren ondorioekin, horiek gutxietsi egiten baitute ingurumenean izanen litzatekeen eragina. Kontuan izanik 2010ean antzeko zenbait proiekturi aurkako inpaktuaren adierazpena egin zela, parkeak instalatzeko eremuan hegazti-fauna mehatxatua dagoela, bereziki galzorian dauden espezie katalogatuak, badagoela talka egiteko arriskua, hesi-efektua sortzen dela balio ekologiko handiko eremuen artean, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuetako funtsezko elementuei eragiten zaiela eta aurreko faktoreetan eragiten duten ondorio metagarriak eta sinergikoak sortzen direla inguruan dauden haize-parke ugariren eta beste azpiegitura batzuen ondorioz, proiektuak bideraezinak dira ingurumenaren aldetik, proposatutako prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak aplikatuta ere.

Aurrekoa ikusita, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 46E/2023 Ebazpenaren bidez, aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen Jorge Energy SLk sustatutako "Lombas I", "Lombas II" eta "Espinar" haize-parkeen proiektuetarako, eta Jorge Energy SLk sustatutako "San Adrian" haize-parkearen proiekturako, ebakuazio-azpiegitura elektrikoak barne.

5.–Aurretiazko administrazio baimena ukatzeko proposamena.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpena aurkakoa dela ikusirik, eta espedientearen azterketa teknikoa egin eta gero, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta espedientea ebaztea proposatu du, eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatuz.

Bestalde, 2023ko martxoaren 20an, Jorge Energy SLk eskatu du instalazioaren sarbide- eta konexio-baimenari lotutako bermea itzultzeko, aurretiazko administrazio baimena ukatzen bada.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ukatzea, Jorge Energy SLk eskatu duena "San Adrian" haize-parkean energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

2. Agindua ematea Diruzaintza Atalari sarbide eta konexio prozedurari lotutako 1.800.000 euroko bermea itzul dezan; Jorge Energy SLk jarri zuen berme hori 2020ko otsailaren 24an (erregistro zenbakia: 5020000067 CFNA 2020 (Av-NAV-0214)).

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Jorge Energy SLri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nedgia SAri, Nafarroako Ubidea SAri (CANASA), EDP Renovables SAri, Compañía Logística de Hidrocarburos SAri (CLH) eta Iberenova Promocionesi eta Red Eléctrica de España SAUko Sarera Lotzeko Departamentuari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Azagrako, Cadreitako, Castejongo, Funesko, Milagroko, Azkoiengo, San Adriango, Tuterako, Valtierrako eta Alesbesko udalei, Administrador de Infraestructuras Ferroviariasi (ADIF) eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea zilegi dela haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2306089