102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita aurretiazko administrazio baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko "Repotenciación Montes de Cierzo II" parke eolikoaren instalaziorako.

1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eskaera.

2021eko urtarrilaren 22an, Nafarroan haize parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 4. artikulua aplikatuz, Eólica Montes de Cierzo SLUk aurretiazko administrazio baimenaren eskaera aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, energia elektrikoa ekoizteko "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize parkea jartzeko Tuterako udal mugartean (5,8 MW-eko 5 haize sorgailu, guztira 29 MW); hiru haize sorgailuren hegal eremuak Corellako udal mugartea ukitzen du.

Energiaren ebakuazioa egiteko baliatuko dira han dauden instalazioak, orain arte erabili direnak "Montes de Cierzo I" eta "Montes de Cierzo II" haize parkeetan, Red Eléctrica de España SAUk han duen "La Serna" azpiestazioraino.

2.–Aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea eta kontsultak egitea.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluari jarraikiz, Eólica Montes de Cierzo SLUren eskaera jendaurrean egon zen 30 egun baliodunez, iragarkia argitara emanda honakoetan: 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8an, 2021eko martxoaren 9ko Diario de Noticias egunkarian eta Tutera eta Corellako Udalen ediktu tauletan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Ezarritako epearen barruan alegazio hauek jaso ziren (aurkeztu ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

1. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur andrea, 2021eko martxoaren 15ekoa.

–2. alegazioa.–Gurelur elkartea, 2021eko apirilaren 23koa.

–3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea, 2021eko apirilaren 23koa.

–4. alegazioa.–Zangozerriko Ongaiz-Ekologistak Martxan elkartea, 2021eko apirilaren 23koa.

–5. alegazioa.–Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea (SECEMU), 2021eko apirilaren 23koa.

Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proiektuaren separatak bidali zizkien ondoko erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ingurumen Eraginaren Atala

4

2021/07/27

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

3

2021/04/28

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1

2021/03/09

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

5

2022/06/09

Zainketa Zerbitzua (Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

2

2021/04/14

Tuterako Udala

-

Corellako Udala

-

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, aipatutako alegazioak eta txostenak Eólica Montes de Cierzo SLUri bidali zitzaizkion.

3.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskaera.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2021eko irailaren 7an Eólica Montes de Cierzo SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen. Beraren bidez, ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eta lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskatu zuen, eta erantzun egin zien jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramiteek iraun zuten bitartean jasotako alegazioei eta txostenei.

Dokumentazio berriak ez du aurreikusten aldaketarik aurreproiektuan, ukatu gabe ingurumen eraginaren azterketan egiten ahal diren ekarpenak, Ingurumen Eraginaren Atalak (4. txostena) eta hainbat alegaziotan adierazitakoekin bat etorriz.

Aipatu artikuluan ezarritakoa betez, eskaera Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera igorri zuen.

4.–Aldeko ingurumen eraginaren adierazpena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 664E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen eraginaren deklarazioan ontzat ematen dira "Repotenciación Montes de Cierzo", "Repotenciación Montes de Cierzo I" y "Repotenciación Montes de Cierzo II" haize parkeen proiektuak, barne direla haien ebakuazioko azpiegitura, eta jarduera ingurumen ebazpenean jasotako baldintzen arabera garatu behar dela ezarriz, haien artean hauek azpimarratuta: "Hiru haize parkeen energia eramateko aireko linea elektrikoa osorik lurperatu beharko da, bai berrindartze proiektuko zati berriak, bai lehendik dauden aireko tarteak barne; azken horiek kenduko dira. Hartutako konponbidea behin betiko egikaritze proiektuari erantsiko zaio, eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusi honen oniritzia beharko du, Nafarroako haize parkeen baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren esparruan".

Ingurumen eraginaren adierazpenaren arabera, proiektua garatzeko aurreikusten den inpaktu nagusia hegaztien eta kiropteroen gaineko inpaktua da, aerosorgailuekin talka egiteagatik eta hegaztiek lehendik dagoen eta proiektatuta dagoen linea elektrikoekin talka egiteko duen arriskuagatik.

Akats bat atzemanda, Ingurumen zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 915E/2022 Ebazpenaren bidez ordezten da "Repotenciación Montes de Cierzo II" parke eolikoaren aerosorgailuen kokapenenen koordenadak jasotzen zituen taula, Ingurumen zuzendari nagusiak ekainaren 29an emandako 664E/2022 Ebazpenaren 2 apartatuan (proiektuaren deskribapena) jasotzen zena.

5.–Aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko bigarren prozedura.

Aurreproiektua egokitzeko xedez, batez ere, ingurumen baldintzen arabera, 2023ko urtarrilaren 5ean Eólica Montes de Cierzo SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen, 2021eko urtarrilean erregistratutako dokumentazioaren aldean honako aldaketa hauek eginda:

–Parkearen guztizko potentzia (32 MW) handitzea, aerosorgailu bakoitzaren potentzia handitzeagatik (6,4 MW), IEA jaso duten aerosorgailuetan tamainaren aldaketarik egin gabe.

–Erabat lurpean sartzea 66 kV-ko ebakuazioko linea, eta haren marraketaren egokitzapen txiki bat, lur azpiko linea baten ezaugarrietara egokitu ahal izateko, IEAn eskatutakoari erantzunez.

–GIS teknologiako zentro kolektore bat eranstea marraketaren azken zatian, La Cantera promotore-azpiestazioaren inguruan.

–Aerosorgailuak pixka bat lekuz mugitzea, Corellako udal mugartetik kanpo kokatzeko, inongo lurjabe berriren gaineko ukipenik eragin gabe, Tuterako herri-lurren barnean kokatuta jarraitzen dutelako. Horrenbestez, hauek dira aerosorgailuen amaierako koordenatuak:

"REPOTENCIACIÓN MONTES DE CIERZO II" PARKE EOLIKOA. KOORDENATUAK UTM ETRS89 30 N
EREMUA (EPSG:25830)

IZENA

2021eko urtarrila

2023ko urtarrila

X

Y

X

Y

MCII-01

604.010

4.659.193

604.126

4.659.193

MCII-02

604.372

4.659.364

604.463

4.659.421

MCII-03

604.517

4.659.716

604.574

4.659.692

MCII-04

604.902

4.659.906

604.885

4.659.897

MCII-05

605.288

4.660.098

605.234

4.660.034

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2023ko urtarrilaren 25ean Ingurumen Eraginaren Atalera bidali zen balorazio eskaera, ea aurreproiektuan egindako egokitzapenek ingurumen eraginaren ebaluazio berri bat behar ote zuten esan zezan, eta beraz, jendaurrean jartzeko bigarren aldi bat behar zen, ingurumen ondorioetarako. 2023ko otsailaren 1eko txostenean emandako erantzunean, ingurumen erakundeak adierazi zuen dokumentazio berriak "ez zuela eragozten proiektu horretarako Ingurumen zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen eraginaren adierazpena, eta ez zuela ingurumenaren gaineko ukipen adierazgarririk eragiten, eta beraz, ez zela sartzen Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen aplikazio esparruan.

Aurrekoa ikusirik, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluari jarraikiz, haren bidez arautzen baitira energia elektrikoko instalazioen garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta baimentzeko prozedurak, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak espedientea 30 egun baliodunez jendaurrean jartzeko bigarren prozedurari ekin zion, iragarkia argitara emanda honako hauetan: 2023ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan; 2023ko otsailaren 15eko Diario de Noticias egunkarian, eta Tuterako udalaren ediktu taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Horrekin batera, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1 bis

2023/02/03

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

-

Zainketa Zerbitzua (Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

-

Tuterako Udala

6

2023/02/08

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa

11

2023/03/03

Enagás Transporte SAU.

7

2023/02/13

Enel Green Power España SLU.

-

Río Ebro Renovables SL.

8

2023/02/14

Molinos de la Rioja SA

-

Opdenergy Holding SA

10

2023/03/02

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

9

2023/02/28

Red Eléctrica de España SAU.

12

2023/03/08

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluarekin bat, aipatu txostenak Eólica Montes de Cierzo SLUri bidali zitzaizkion.

6.–Lurzoru urbanizaezinean jardueretarako eta erabileretarako baimena.

2022ko irailaren 30ean, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak errekerimendua bidali zuen, hartan eskatuz "Ingurumen zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 eta irailaren 9ko 915E/2022 Ebazpenen arabera proiektuari eman beharreko aldaketak zehaztuko dituen dokumentazioa, bereziki ebakuazio linea erabat lur azpian sartzeko jarraituko den marraketari dagokionez". Horren ondoren, 2022ko abenduaren 28an, Eólica Montes de Cierzo SLUk hirigintza baimena eskuratzeko dokumentu aldatua aurkeztu zuen, 2023ko urtarrilean aurkeztutako aurreproiektuaren egokitzapen berak jasotzen zituena.

2023ko martxoaren 7an, Lurraldearen Ordenamenduaren Atalak errekerimendu berria egin zuen, Canal de Navarra SAk (CANASA) 2023ko martxoaren 6an emandako txostenari lotua. Emandako epearen barnean, Eólica Montes de Cierzo SLUk konponbidea aurkeztu zuen, oinarrituta MCII-02 aerosorgailuaren eta ebakuazioko lur azpiko linearen lekualdatze txiki batean (24 metro), eta MCII-03, MCII-04 eta MCII-05 aerosorgailuen plataformen errotazioan. Ondoren, 2023ko martxoaren 15ean, sustatzaileak aurreproiektuaren eranskin bat aurkeztu zuen, aerosorgailuen koordenatu hauek jasoz:

"REPOTENCIACIÓN MONTES DE CIERZO II" HAIZE PARKEA. KOORDENATUAK UTM ETRS89 30 N
Eremua (EPSG:25830)

IZENA

2023ko urtarrila

2023ko martxoa

X

Y

X

Y

MCII-01

604.126

4.659.193

604.126

4.659.193

MCII-02

604.463

4.659.421

604.447

4.659.439

MCII-03

604.574

4.659.692

604.574

4.659.692

MCII-04

604.885

4.659.897

604.885

4.659.897

MCII-05

605.234

4.660.034

605.234

4.660.034

Azkenik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 14ko 426E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zaio proiektuari, hirigintza ebazpenean berean zehazten diren zehaztapenak betetzeko baldintza jarrita.

7.–Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duena betez, espedientean Eólica Montes de Cierzo SLUren gaitasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren ziurtagiria jaso da.

Era berean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua betez, Eólica Montes de Cierzo SLUk sarbide eta konexiorako baimena du garraio sarearen kudeatzailearen aldetik.

Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondoren, eta Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraiki, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak, prozedura behar bezala egin dela iritzita, proposatzen du Eólica Montes de Cierzo SLUri aurretiazko administrazio baimena ematea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Eólica Montes de Cierzo SLUri energia elektrikoa ekoizteko "Repotenciación Montes de Cierzo II" izeneko 32 MW-ko instalaziorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Tuterako udal mugartean. Baimena ematen da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenean (ondoren, irailaren 9ko 915E/2022 Ebazpenaren bidez zuzendua) eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 14ko 148E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen menpe.

2 Aurretiazko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat. Besteak beste, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 69. artikuluan ezartzen den baimena eskatu behar da, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Delegazioaren Industria eta Energia Arloan.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitate Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurralde Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, eta Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4 Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea entitate hauei: Eólica Montes de Cierzo SLU, Gurelur, Nafarroako Ekologistak Martxan, Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan, Asociación Española para la Conservación y el Estudio de los Murciélagos (SECEMU), Enagás Transporte SAU, Enel Green Power España SLU, Rio Ebro Renovables SL, Molinos de la Rioja SA, Opdenergy Holding SA, Canal de Navarra SA, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, eta Red Eléctrica de España SAUren Lineak Mantentzeko lanen Departamentura eta Sarerako Sarbidearen Departamentura; ohartarazten da ebazpenak ez duela agortzen administrazio bidea, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik, espediente zenbakia adierazita.

6 Ebazpen hau Tutera eta Corellako Udalei eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari jakinaraztea, eta ohartaraztea, honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur andrea.

2021eko martxoaren 15eko idazkian, Ana Gurbindo Cizur andreak dio ez dagoela Nafarroaren egoera energetikoaren gaineko azterketarik, eta ingurumen arloko hainbat arrazoirengatik (CO2 isurketa, lur mugimenduak, eremu naturalen gaineko eragina), proiektua gauzatzea "kaltegarria litzatekeela Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat", eta horregatik eskatzen du hura deuseztatzeko eta "bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko gogoeta eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko". Gainera, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planean sektorerako markatzen den plangintzarekin.

Gainerako gaiak, ingurumen arlokoak, aintzat hartu eta ebaluatu dira ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan, eta hainbat neurri eskatu dira hor, besteak beste, dauden lerroketetatik kanpo kokatzen ziren aerosorgailuak kentzea, eta ebakuazio linea lur azpitik eramatea.

Interesdun gisa onartzeko eskaerari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, esan beharra dago alegatzaileak ez duela frogatu haren zer eskubide edo interes ukitzen ahal dituen ebazpen honek.

2. alegazioa.–Gurelur elkartea.

2021eko apirilaren 23ko idazkian, Gurelur elkarteak adierazten du parke eolikoa ez litzatekeela baimendu behar, arrazoi hauek direla-eta:

1 Ezinezkoa da proiektuak aztertu eta alegazioak egitea, espediente asko jarri direlako jendaurrean aldi berean.

2 Potentzia indartzea zatikatuta aurkezten da, hiru proiektu desberdinetan.

3 Irregulartasunak daude ingurumen eraginaren azterketan jasotako alternatiben analisian.

4 Dauden aerosorgailuek eratzen duten lerroketatik kanpo dauden bi aerosorgailu proposatzen dira.

5 Abifaunak eta kiropteroek espazioaz egiten duten erabileraren urteko zikloaren azterketak akatsak ditu.

6 Hegaztien gainean proiektuak duen inpaktuaren ebaluazioak hutsuneak ditu.

7 Dauden parke eolikoen eraispenerako planean hutsuneak daude.

Erantzuna:

Jendaurrean jarritako proiektuen kopuruari dagokionez, esan behar da maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak hau ezartzen duela: "Aurkeztutako aurreproiektuak jendaurrean jarriko dira ingurumen eraginaren azterketarekin batera, gutxienez ere hogeita hamar egunez". Hogeita hamar eguneko epe horrek hamar egun gehiago ditu urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluak arau orokor gisa aurreikusten duenak baino. Izan ere, artikulu horrek dioenez, jendaurreko informaziorako iragarkiek alegazioak egiteko epea zehaztu behar dute, "inoiz ez hogei egun baino gutxiagokoa". Bestalde, hogeita hamar eguneko epea da instalazio elektrikoen tramitazioan aplikatu beharreko ohiko epea, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren arabera.

Horrela, espediente honi dagozkion iragarkietan jendaurreko informaziorako ezarritako epea egokia da energia elektrikoa ekoizteko instalazioei aurretiazko administrazio baimena emateko prozeduren konplexutasunerako eta berezitasunetarako, oro har, eta "Repotenciación Montes de Cierzo II" parke eolikoaren proiekturako, zehazki. Gainera, azpimarratu behar da espedienteak bi aldiz bete duela jendaurreko informazioaren prozedura.

Proiektuak zatikatuta aurkezteari dagokionez, potentzia indartzeko hiru proiektuak instalazio independentetzat hartu dira, ondoko parametro hauek ebaluatu ondoren:

–Sustatzailearen ahala. Instalazio elektriko baten diseinua eta definizioa sustatzailearen ahala da, enpresa ekimen libreak babesten duena, Konstituzioaren 38. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 2.1 artikuluak jasotzen dutenaren arabera. Gogorarazi behar da sektorearen araudiak funtsezko araubide bakarra ezartzen duela energia ekoizteko instalazioak baimentzeko, kasu bakoitzean baimena emateko eskumena duen administrazioa edozein dela ere. Instalazio bati baimena ematea administrazio baten edo bestearen eskumena izanda ere, legez babes berdina ematen zaie interes orokorrari edo sektorearen funtzionamenduari.

–Ingurumen ebaluazioa. Azkenik, nabarmendu behar da bi proiektuak proiektu independentetzat jotzeak ez duela ekarri araubide juridikoa onuragarriagoa izatea ingurumen ebaluazioaren ikuspuntutik. Aitzitik ere, proiektuak aldi berean jarri dira jendaurrean, eta ingurumenean eskumena duen organoak parke eolikoen ingurumen eraginak aztertu ahal izan ditu guztiek batera baliabide naturalen gainean eragiten ahal dituzten inpaktu metatu eta sinergikoak aintzat hartuta, eta ingurumen eraginaren adierazpen bakarra eman du proiektu guztientzat.

–Eskakizun elektromekanikoak eta neurketakoak. Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, ulertzen ahal da parke eoliko bakoitzak bere helburuak betetzeko behar diren eskakizun elektromekanikoak eta neurketakoak betetzen dituela. Zehazki, bakoitzak baditu bere osagai elektromekanikoak, bai eta neurgailuak ere, eta ekoizpen unitate guztiz autonomoa osatzen du, bere finantziazioa duena, bere mantentze programak dituena, eta gainerako parkeetatik era independentean funtzionatzen ahal duena.

–Azpiestazio elektriko transformatzailea partekatua: parkeen autonomia ez da kaltetzen instalazioak estazio bat eta berarekin lotzeagatik, beste hainbat proiekturekin batera.

Eraispen planari dagokionez, argitu behar da ingurumen eraginaren adierazpenak ebaluatu duela hiru parke eoliko ezartzea han dauden bi parke eolikoren ordez. Beste alde batetik, eraispena deskribatzen duen dokumentazioa espedientean jasoa dago. Nolanahi ere, sustatzaileak, eraikuntzako administrazio baimenaren eskaerarekin batera, obrak gauzatzeko proiektu bat aurkeztu beharko du, eta han jaso beharko ditu dauden instalazioen eraispen lanak. Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikulua betez, proiektu hau ingurumen organora bidaliko da.

Gainerako gaiak, ingurumen arlokoak, aintzat hartu eta ebaluatu dira ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan, eta hainbat neurri eskatu dira hor, besteak beste, dauden lerroketetatik kanpo kokatzen ziren aerosorgailuak kentzea, eta ebakuazio linea lur azpitik eramatea.

3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea.

2021eko apirilaren 23an, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokorra, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energiaren kontsumoa murriztea, energia efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea, egungo parkeen potentzia handitzea, aurrekoen "osagarri" gisa, Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.

Gainera, alegazioaren puntu batean "Repotenciación del Montes de Cierzo II" parke eolikoaren inguruneko ingurumen balioak eta parkearen ingurumen inpaktua aztertzen du, hainbat aldiz azpimarratuz beharrezkoa dela ebakuazio linea osorik sartzea lur azpian, eta beraz, "Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria" litzatekeela, eta eskatzen du proiektua deuseztatzeko eta "bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko gogoeta eta plangintza egokia egiteko prozesu bat abian jartzeko".

Azkenik, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izatea dela-eta, proiektuan Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planean sektore horretarako markatutako plangintzarekin.

Gainerako gaiak, ingurumen arlokoak, aintzat hartu eta ebaluatu dira ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan, eta hainbat neurri eskatu dira hor, besteak beste, dauden lerroketetatik kanpo kokatzen ziren aerosorgailuak kentzea, eta ebakuazio linea lur azpitik eramatea.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira, legeak onartzen dituen baldintzetan.

4. alegazioa.–Ongaitz - Zangozerriko Ekologistak Martxan.

2023eko apirilaren 23an, Zangozerriko Ongaitz-Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak aurkeztutako berbera (3. alegazioa).

Erantzuna:

Egokia da "Nafarroako Ekologistak Martxan" elkarteari emandako erantzun bera ematea.

5. alegazioa.–Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea (SECEMU).

2021eko apirilaren 23an aurkeztutako idazkian, Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkarteak (SECEMU) parke eolikoetan izaten den saguzarren hilkortasunari buruzko azalpen orokor batzuk ematen ditu eta ingurumen eraginaren azterketetan saguzarrei dagokienez kontuan hartu behar diren helburuak eta protokoloak zehazten ditu.

Orain aztergai den proiektuari buruz, ingurumen eraginaren azterketak agertzen dituen akatsak zehazten ditu, kiropteroen gaineko inpaktua aipatuz eta "IEA honek, oro har, parke eolikoak hegaztien eta kiropteroen gainean duen inpaktuari dagokionez erakusten duen balantze desorekatua" azpimarratuz.

Erantzuna:

Ingurumenaren arloko alegazioak ebaluatu eta aintzat hartu dira ingurumen eraginaren adierazpenean, eta bertan ezartzen diren neurrien artean, eskatzen da orain dauden lerroketetatik kanpo geratzen diren aerosorgailuak kentzea, eta energia ebakuatzeko azpiegitura lurpean ezartzea.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. eta 1. bis txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2021eko martxoaren 9an eta 2023ko otsailaren 3ko txostenetan, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du "ez dagoela ukipenik" Atal horri dagokionez.

2. txostena.–Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

2021eko apirilaren 14an emandako txostenean, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak zehaztu zituen han dauden bi sarbide egokitzeko lanetan kontuan hartu beharko diren baldintzatzaileak, eta sustatzaileari gogorarazi zion ezen, lanak egin aurretik, aipatu Zuzendaritza Nagusiaren baimena behar duela.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

3. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 2021eko apirilaren 28an txostena eman zuen, 0003-OT12-2021-000076, 0003-OT12-2021-000077 eta 0003-OT12-2021-000078 espedienteei buruz.

4. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 2021eko otsailaren 27an txostena eman zuen 0003-0226-2021-000022 espedienteari buruz.

5. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2022ko ekainaren 9an, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak jakinarazi zuen proiektuak katalogatutako bi aztarnategi arkeologiko ukitzen dituela, hain babes zerrendan sartzen delako proiektuan jaso eta birgaitu beharreko bide bat; aldeko txostena eman zuen, zenbait neurri betetzea baldintza gisa jarrita.

6. txostena.–Tuterako Udala.

2023ko otsailaren 8ko txostenaren bidez, Tuterako Udalaren hirigintza arloak adierazi zuen "azpiegiturak ahal den inpakturik txikiena eragin behar duela ukitutako nekazaritza ustiategietan (Udalaren herri-lurrak) eta dauden azpiegituren gainean, eta oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna bermatu behar duela, obrak egiten diren bitartean".

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

7. txostena.–Enagás Transporte SAU.

2023o otsailaren 13ko txostenean, Enagás Transporte SAUk baldintza orokor eta partikular batzuk adierazi zituen, Bartzelona-Bilbo-Valentzia gasoduktoaren gaineko ukipenari buruz, eta gogoratzen du "abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 69. artikuluaren arabera, gasodukto horren gaineko administrazio eskumena duen organoa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegazioa dela (Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala). Gasoduktoaren segurtasun eremuan (10 metro ardatzaren alde banatara) egiten den edozein jarduketak aipatu erakundearen baimena behar du, eta hari bidali behar diote dagokion informazioa, ENAGASek dagozkion Baldintza tekniko Orokor eta Partikularrak eman ditzan".

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

8. txostena.–Río Ebro Renovables SL.

2023ko otsailaren 14an, Río Ebro Renovables SLk jakinarazi du ezen "itxuraz, distantzia aski egonen litzatekeela" bere jabegoko azpiegitura elektrikoen gaineko ukipenari dagokionez, nolanahi ere, baldintza tekniko zehatzak ezarriz.

Erantzuna:

Sustatzaileak Río Ebro Renovables SLren txostenarekin bat datorrela adierazi du, eta aurreikusitako ukipenaren planoa erantsi du; enpresa horretara helarazi zaio.

9. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2023ko otsailaren 28ko txostenean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk, bere jabegoko azpiegituren gaineko ukipenak zehazki aztertu ondoren, "baimena eman du" proiektatutako lanak aurrera eramateko.

10. txostena.–Opdenergy Holding, S.A.

Planta Solar OPDE 40 SLk, 2023ko martxoaren 2ko idazkian, "adostasuna adierazten du" proiektuaren ebakuazio linea eta LSAT 220 kV "SET Sangorrín - SET La Serna Promotores" linea zanga baten bidez gurutzatzearekin, proiektuan jasotzen den bezala, tramitatzen ari dena, betiere betetzen bada txostenean ezarritakoa eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa, haren bidez onesten baitira goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoak eta segurtasun bermeak, eta zehazki, ITC-LAT 06 instrukzioaren 5.2.3 apartatuan ezarritakoa.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du proiektuaren ebakuazio linea eta txostena eman duen enpresaren jabegoko edozein linea gurutzatzeko jarduketak eginen direla aipatutako arau hori betez.

11. txostena.–Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa.

2023ko martxoaren 3ko txostenean, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Errepideetako Zuzendaritza Nagusiaren AP-68aren ustiapenaren gaineko Ikuskaritzak jakinarazi zuen ezen, AVASA Abertis-ekin kontsulta egin ondoren, hura baita AP-68 autopistaren sozietate esleipenduna, "ez duela eragozpenik proiektuari buruz, betiere errespetatzen badira autopistaren azpitik egiten diren gurutzatzeek bete behar dituzten baldintzak", ondoren zehazten dituenak. Azkenik, gogorarazten du "obrak egiteko AP-68 autopistaren babes eremuetan, sustatzaileak Ministerio honen nahitaezko baimena eskatu eta eskuratu behar duela".

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

12. txostena.– Red Eléctrica de España SAU.

2023ko martxoaren 8an, Red Eléctrica de España SAUk jakinarazi zuen "ez duela eragozpenik" "Repotenciación Montes de Cierzo II" parke eolikoa osatzen duten azpiegiturei buruz, eta dagozkion baldintzak ezartzen ditu.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

Iragarkiaren kodea: F2306052