102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1437/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 857/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA.–OGASUNEKO KUDEATZAILE ETA IKERTZAILE LAGUNTZAILEEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

CALAVIA ERCE, DAVID

ECHAVARRI MUGICA, IRANZU

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2306607