102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez baliozkotzen baita 1/2023 Foru Lege-dekretua.

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi kreditu-gehigarria emateko 1/2023 Foru Lege-dekretua, apirilaren 24koa, baliozkotzea. Foru Lege-dekretu hori 2023ko apirilaren 25eko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (10-23/DLF-00001).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2307317