101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana; honen bidez ematen da aurretiazko administrazio baimena energia elektrikoa ekoizteko "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazioko azpiegituretarako.

1.–Aurretiazko administrazio baimen eskaera, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoko deklarazio zehatzaren proposamena.

2020ko abenduaren 9an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, EDP Renovables España SL enpresak aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako administrazio baimena eskatu zituen, 48,360 MWn-ko potentzia instalatua duen (49,986 MWp) "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikorako, eta haren ebakuazioko azpiegituretarako ere bai, osagai hauek dituztela: zanga batean lur azpian sartutako 30kV-ko linea elektriko bat, "Tudela 30/220 kV" azpiestazioa eta azpiestazio horretatik "Tudela Promotores" azpiestaziorainoko lotura egiten duen linea elektrikoa, airez eta lur azpitik doana, 220 kV-ra, guztiak ere Ablitasko udal mugartean kokatzen direnak. 2021eko urtarrilaren 21ean, EDP Renovables España, SLk proiektu bererako onura publikoko deklarazio zehatza egiteko eskaera aurkeztu zuen, 5065-CE espediente kodearekin.

Sortutako energia elektrikoa garraio sarera eramateko, SAT11162 espedientean jasotako azpiegiturak erabiliko dira, eta azpiegitura horietarako ere, sustatzaileak aurretiko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoko deklarazio zehatza egitea eskatu zituen: "Tudela Promotores" SET eta 220 kV-eko aireko eta lurpeko linea, "Tudela Promotores" SETaren eta "Tudela 220 kV" SETaren artekoa (Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa), Ablitas, Cascante eta Tuterako udal mugarteetan kokatzen direnak.

2.–Aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea eta kontsultak egitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Errege Dekretuaren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera, EDP Renovables España SLren eskaerak jendaurrean egon ziren 30 egun baliodunez, (5065-CE eta SAT11162 espedienteak) iragarkia argitara emanda honakoetan: 2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ekoan, 2021eko otsailaren 26ko Diario de Noticias egunkarian eta Ablitas, Cascante eta Tuterako Udalen ediktu tauletan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Alegazio hauek jaso ziren (aurkeztu ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

–1. alegazioa. Richard Sada Anton, 2021eko apirilaren 13koa.

–2. alegazioa. Gurelur elkartea, 2021eko apirilaren 13koa.

–3. alegazioa. Eólica Ablitas SLU, 2021eko apirilaren 13koa.

–4. alegazioa. Sistemas Energéticos El Boyal SL, 2021eko apirilaren 13koa.

–5. alegazioa. Roberto Pascual Orcajo, 2021eko apirilaren 14koa.

–6. alegazioa. Eduardo Navascues Santos, 2021eko apirilaren 14koa.

–7. alegazioa. Sustrai Erakuntza Fundazioa, 2021eko apirilaren 14koa.

–8. alegazioa. Enerfin Sociedad de Energía SLU, 2021eko apirilaren 14koa.

–9. alegazioa. Nafarroako Ekologistak Martxan, 2021eko apirilaren 14koa.

–10. alegazioa. Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan, 2021eko apirilaren 14koa.

–11. alegazioa. Ana Gurbindo Cizur, 2021eko apirilaren 15ekoa.

Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proiektuaren separatak igorri zizkien erakunde hauei, eta taulan ageri diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ingurumen Eraginaren Atala

10

2021/07/26

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

9

2021/05/06

Ondare Historikoaren Zerbitzua

1

2021/02/25

Zainketa Zerbitzua (DGOOPPeII)

2

2021/03/02

Defentsa Ministerioa

11

2021/08/12

Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa eta AVASA Abertis

7

2021/04/19

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

12

2021/08/18

Enagás Transporte SAU

-

-

Edistribución Redes Digitales SLU

-

-

Telefónica de España SAU

3

2021/03/04

Red Eléctrica de España SAU.

8

2021/04/22

Erriberako Mankomunitatea

-

-

Moncayoko Ur Mankomunitatea.

5

2021/03/15

Ablitasko Udala

-

-

Cascanteko Udala

4

2021/03/11

Tuterako Udala

6

2021/04/14

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131. eta 145. artikuluak eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikulua betez, aipatu alegazioak eta txostenak EDP Renovables España SLri bidali zitzaizkion.

3.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan xedatua aintzat hartuz, 2020ko azaroaren 16an, EDP Renovables España SLk dokumentazioa aurkeztu zuen, ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eskatuz eta alegazio eta txostenei eman zien erantzuna erantsiz.

Proiektua egokitzeko jasotako alegazio eta txostenen arabera, EDP Renovables España SLk aurkeztutako dokumentazio teknikoak zenbait doikuntza jasotzen ditu, ebakuazioko azpiegiturari dagokionez.

Aipatutako artikulu horretan ezarritakoa betez, aipatu eskaera eta harekin batera doan dokumentazioa Ingurumen Eraginaren Atalera bidali ziren.

4.–Kontsulten tramitea.

Horiek horrela, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proiektuaren separata berriak igorri zizkien erakunde hauei, eta taulan ageri diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ablitasko Udala

-

-

Cascanteko Udala

-

-

Tuterako Udala

-

-

Ondare Historikoaren Zerbitzua

1 bis

2021/12/20

Zainketa Zerbitzua (DGOOPPeII)

2 bis

2021/12/16

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua (MUP)

-

-

Erriberako Mankomunitatea (MUP)

-

-

Defentsa Ministerioa

11 bis

2022/03/02

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa

-

-

Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA)

-

-

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

12 bis

2022/06/29

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

-

-

Red Eléctrica de España SAU

8 bis

2022/02/14

Telefónica de España SAU

3 bis

2021/12/22

Enerfín Sociedad de Energía SLU (Renovables del Cierzo SLU)

14

2022/01/24

Enagás Transporte SAU

13

2021/12/22

Sistemas Energéticos El Boyal SL

-

-

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

Artikulu horiek berak betez, txostenak EDP Renovables España SLri bidali zitzaizkion.

5.–Ingurumen eraginaren adierazpena.

2022ko martxoaren 14an, EDP Renovables España SLk aditzera eman zuen ingurumen arloko zenbait hobekuntza bilduko zituen dokumentazio eguneratua aurkeztuko zuela. Adierazitakoaren arabera, 2022ko ekainaren 9an ebakuazio linea, tentsio baxuago batera, lurperatzeko proposamena erregistratu zen, eta trazadura aldatu zen, luzera murrizteko. Estepako hegaztiei laguntzeko neurri konpentsatzaileak ere sartu ziren. Azkenik, 2022ko azaroaren 11n, sustatzaileak 30 kV-ko ebakuazio linearen "Tudela Promotores" SET-erainoko trazadura zehatza aurkeztu zuen.

Aurreko horien ondorioz, Ingurumen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 9E/2023 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen eraginaren adierazpena ematen zaie "Tudela I" eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektuari, eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektuari, Ablitasko 11. poligonoko 800.; 804.-816.; 823.-826.; 828.-834.; 837. eta 867.; eta 869.-872. lurzatietan; eta 12. poligonoko 351. lurzatian, energia "Tudela 220 kV" SETera (REE) eramateko azpiegitura barne. Kontrako ingurumen eraginaren adierazpena ematen da "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektuari Ablitasko 11. poligonoko 866. eta 875. lurzatietan eta 12. poligonoko 350. lurzatian, ingurumen ebazpenean ezartzen diren baldintzei lotuta, besteak beste, hau azpimarratuz: "Eguzki instalazioetan sortzen den energia Tudela Promotores SETera eramateko linea lurpean jarriko da, sustatzaileak 2022ko azaroan aurkeztutako dokumentazioan adierazten den bezala".

Ingurumen eraginaren adierazpenak jasotzen duenez, proiektuak ingurumenean dituen ondorio nagusiak honako hauek ukitzen dituzte: uraren kalitatea, lurzorua, berezko landaredia, Batasunaren Intereseko Habitatak (HIC), fauna, Naturgune Babestuak (ENP) eta Natura 2000 Sareko gune babestuak (RN2000) eta paisaia.

6.–Proiektua jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko bigarren prozedura.

Aurreproiektua jasotako txostenen arabera eta, batez ere, ingurumen baldintzen arabera egokitzeko, 2023ko urtarrilaren 30ean EDP Renovables España SLk dokumentazioa aurkeztu zuen, zenbait aldaketa eginda, 2020ko abenduan erregistratutako dokumentazioaren aldean:

–Doikuntzak "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoan, perimetroko hesian berean mantentzen dela, ezaugarri nagusi hauekin:

  • 40.440 modulu fotovoltaiko, 27,09 MWp-eko puntako potentzia osoarentzat.
  • 100 inbertsore fotovoltaiko, 25 MW-eko potentzia instalaturako.
  • 5 transformazio zentro.
  • Gutxi gorabehera 25 hektareako azalera okupatua.

–"Tudela 30/220 kV" azpiestazioa kentzen da; horren ordez jarri da "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoetan sortutako energia biltzen duen zentro kolektore bat.

–Zentro kolektorearen eta "Tudela Promotores" azpiestazioaren arteko ebakuazio linea lurperatzea eta tentsioa murriztea, 220 kV-tik 30 kV-ra.

–"Tudela Promotores" azpiestazioaren ezaugarriak eta kokalekua aldatzea, eta Tuterako udal mugartean jartzea.

  • 220 kV-ko hiru linea-posizio.
  • 220 kV-eko barra-posizio bat.
  • Transformadorearen hiru-posizio:
    • 220/33 kV-ko transformadore-posizio bat.
    • 220/66 kV-eko linea-posizio-transformadore bat.
    • 220/30 kV-ko transformadore-posizio bat.

–"Tudela Promotores" SET eta "Tudela 220 kV" SET (Red Eléctrica de España SAUrena) azpiestazioak lotzeko 220 kV-ko linea elektrikoa egokitzea, lehenengoaren kokapen berriaren ondorioz, hasierako eta bukaerako zatiak lurperatuz.

Aldaketa horien ondorioz, "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoa eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak Ablitasko, Ribaforadako, Fontellasko eta Tuterako udalerrien eremuan kokatuko dira.

Aurrekoa ikusirik, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluei jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak espedientea 30 egun baliodunez jendaurrean jartzeko bigarren prozedurari ekin zion, iragarkia argitara emanda honako hauetan: 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan; 2023ko otsailaren 14ko Diario de Navarra egunkarian, eta Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako Udalen ediktu tauletan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Alegazio hauek jaso ziren (aurkeztu ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

–12. alegazioa. Moncayoko Ur Mankomunitatea, 2023ko otsailaren 16koa.

–8.bis alegazioa. Renovables del Cierzo SLU (Enerfín Sociedad de Energía, SLU), 2023ko martxoaren 27koa.

–13. alegazioa. Enériz Villafranca José David eta Concepción S.C., 2023ko martxoaren 22koa.

–3.bis alegazioa. Eólica Ablitas SLU, 2023ko martxoaren 27koa.

–7.bis alegazioa. Sustrai Erakuntza Fundazioa, 2023ko martxoaren 28koa.

Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ondoko erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ondare Historikoaren Zerbitzua

1 ter

2023/02/14

Zainketa Zerbitzua (DGOOPPeII)

-

-

Ablitasko Udala

-

-

Fontellasko Udala

-

-

Ribaforadako Udala

-

-

Tuterako Udala

-

-

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa

7 bis

2023/03/28

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

12 ter

2023/03/21

Enagás Transporte SAU

13 bis

2023/02/13

Nedgia Navarra SA

16

2023/04/04

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

15

2023/02/27

Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA)

17

2023/04/04

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131. eta 145. Artikuluak betez, aipatutako alegazioak eta txostenak EDP Renovables España SLUri bidali zitzaizkion.

7.–Lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzea.

EDP Renovables España SLk Lurzoru Urbanizaezineko Jarduera eta Erabileren Baimena izapidetzen hasteko eskatu zuen, 2023ko urtarrilaren 27an aurkeztutako dokumentazioarekin batera. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118.1.c) artikuluan ezarritakoa betez, aipatutako eskaera eta harekin batera doan dokumentazioa Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalari bidali zitzaizkion.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 160E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen.

8.–Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, espedientean frogatu da EDP Renovables España SLren gaitasun juridikoa, teknikoa eta ekonomikoa.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 123.2 artikuluan eskatutakoarekin bat etorriz, espedientean jaso da aldeentzat loteslea den akordio bat dagoela egiaztatzen duen agiria, ebakuazioko azpiegituren erabilera partekatuari dagokiona. Akordio hori garraio sarearen azpiestaziora iristeko linearen posizioan emandako sarbide eta konexio baimenak dituzten instalazioen titular guztiek sinatu dute.

Era berean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, EDP Renovables España SLk garraio sarearen kudeatzailearen baimena du sarbidea eta konexioa egiteko, proiektuan jasotzen den puntuan.

Horregatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian burutu dela, eta EDP Renovables España SLri aurretiazko administrazio baimena ematea proposatu du.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea EDP Renovables España SLri "Tudela II" 25 MW-eko potentzia instalatua izanen duen energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal mugarteetan (5065-CE eta SAT11162 espedienteak); baimena ematen da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 9E/2023 Ebazpenean eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 160E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen menpe.

2. Aurretiazko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuaren Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurralde eta Paisaiaren Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Basoen eta Ehizaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondare Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, eta Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde hauei: EDP Renovables España SL, Richard Sada Anton jauna, Gurelur elkartea, Eólica Ablitas SL, Sistemas Energéticos El Boyal SL, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Enerfín Sociedad de Energía SLU, Renovables del Cierzo SLU, Nafarroako Ekologistak Martxan, Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan, Enériz Villafranca José David y Concepción SC, Enagás Transporte SAU, Edistribución Redes Digitales SLU, Telefónica de España SAU, Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA), Nedgia Navarra SA, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU eta Red de Red Eléctrica de España SAUren Lineak mantentzeko eta sarerako sarbideko departamentuak; eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde hauei: Ablitas, Cascante, Tutera, Ribaforada eta Fontellasko Udalak, Erriberako Mankomunitatea, Moncayoko Ur Mankomunitatea, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Defentsa Ministerioko Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa; eta ohartaraztea ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabete iragan baino lehen, eta aurretik Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiten ahal zaiola, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 44. artikuluan ezartzen duen bezala eta bertan finkatzen den epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–Jasotako alegazioak

Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. alegazioa.–Richard Sada Anton jauna.

2021eko apirilaren 13ko alegazioaren bidez, Richard Sada Anton jaunak adierazi du proiektuak ukitzen dituela bera titularra den nekazaritzako ustiategi baten hiru lursail. Partzela horietako bi bere jabetzakoak dira eta bestea herri-lurra. Hortaz, "ustiategia ezartzearen aurka dago erabat", nekazaritzako ustiategia bere "jarduera profesionala eta diru-sarreren bide bakarra" baita.

Erantzuna:

Azkenean baimendutako ezarpenak ez die eragiten alegatzaileak adierazitako lurzatiei.

2. alegazioa.–Gurelur elkartea.

2021eko apirilaren 13an, "Gurelur" elkarteak idazki bat aurkeztu zuen, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioari buruzko alegazio hauek jasotzen dituena, batez ere ingurumen eraginaren azterketari dagokionez:

1.–Proiektuak zatikatu dira, argudiatuz Tutera I (5064-CE), Tutera II (5065-CE) eguzki instalazioak eta SAT11162 espedienteak, berez, eguzki instalazio fotovoltaikoko proiektu bakar bat direla, bi azpiestazio elektriko eta ebakuazio linea bat dituena.

2.–Ez da egin azpiegitura guztien ebaluazioa bilduko duen ingurumen eraginaren azterketa bakarra.

3.–Lursail handiak okupatzea, kontsumo eremuetatik urrun, Nafarroako 2030erako Energia Planean jasotakoaren kontra.

4.–Ingurumen eraginaren azterketak hutsuneak ditu alternatibak aztertzean.

5.–Estepako hegaztien gaineko eragina.

6.–Egiazko informaziorik ez dago ukitutako lurzatien egungo topografiari buruz eta hasierako eta amaierako egoeren profilei buruz.

7.–Mugak eta landarez estalitako eremuak okupatzea.

8.–Hegaztien, zuhaiztien eta paisaiaren gaineko eragina.

Erantzuna:

Proiektuen zatiketari dagokionez, bi instalazio fotovoltaikoak instalazio independentetzat hartu dira, parametro hauek ebaluatu ondoren:

–Sustatzailearen ahala. Instalazio elektriko baten diseinua eta definizioa sustatzailearen ahala da, Konstituzioaren 38. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 2.1. artikuluan jasotako enpresa ekimen askearen babespean. Gogoratu behar da araudi sektorialak araubide substantibo bakarra ezartzen duela energia ekoizteko instalazioak baimentzeko, kasu bakoitzean baimena emateko eskumena duen administrazioa edozein dela ere. Instalazio baten baimena administrazio baten edo bestearen eskumena izateak ez du esan nahi, legez, interes orokorraren edo sektorearen funtzionamenduaren babesa handiagoa edo txikiagoa denik.

–Ingurumen ebaluazioa: Bi proiektuak proiektu independentetzat jotzeak ez du ekarri araubide juridikoa onuragarriagoa izatea ingurumen ebaluazioaren ikuspuntutik. Are gehiago, proiektuak jendaurrean jarri dira aldi berean, eta ingurumen organoak parke fotovoltaikoen ingurumen eraginak aztertu ditu, baliabide naturalen gainean eragiten ahal dituzten inpaktu metatu eta sinergikoak aintzat hartuta, eta bi proiektuentzat ingurumen eraginaren adierazpen bakarra egin du.

–Elektromekanika eta neurketa baldintzak. Sustatzaileak aurkeztutako agiriak ikusita, ulertu daiteke parke fotovoltaikoek, banan-banan, beren xedea betetzeko baldintza elektromekanikoak eta neurtzekoak betetzen dituztela. Zehazki, bakoitzak bere elementu elektromekanikoak ditu, bai eta bere neurgailuak ere, eta sorkuntza unitate erabat autonomoa osatzen du, bere finantziazioarekin, mantentze programa propioekin, eta beste parkeetatik aparte funtzionatzen ahal duena.

–Transformazio azpiestazio elektriko partekatua: parkeen autonomia ez da kaltetzen instalazioak azpiestazio berean konektatzeagatik, beste proiektu batzuekin batera.

Gainerako ingurumen gaiak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan, eta, besteak beste, "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoen eta "Tudela Promotores" azpiestazioaren arteko ebakuazio linea lurperatzea eta tentsioa 220 kV-tik 30 kV-ra jaisteko eskatzen du.

3. eta 3. bis alegazioak.–Eolica Ablitas SLU.

2021eko apirilaren 13an eta 2023ko martxoaren 27an, Eolica Ablitas SLUk deskribatzen du nolako eragina duen proiektuak "Ablitas" parke eolikoan, eta, horren ondoren, "EDP Renovables España SLri eskatu zion "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren diseinua aldatzeko, "Ablitas" parkea eolikoaren azpiegiturei kalterik ez eragiteko, edo bestela, tramitazioarekin aurrera ez egitea eskatu zuen, behar diren administrazio baimenak lortzeko".

Erantzuna:

Azkenean baimendutako ezarpenean ez dira sartzen alegatzaileak adierazitako ukipen asko eta, mantentzen diren eraginei dagokienez, sustatzaileak adierazi du "goi-tentsioko linea elektrikoen arloan indarrean dagoen araudia eta haren jarraibide tekniko osagarriak errespetatuko dira, eta obraren fasean "Ablitas" parke eolikoaren jabeekin koordinatuko dira".

4. alegazioa.–Sistemas Energéticos El Boyal SL.

2021eko apirilaren 13an, Sistemas Energéticos El Boyal SLk deskribatu zuen nolako eraginak dituen proiektuak "LAAT 66 kV SET Cortes-SET La Serna" instalazioetan, eta, ondoren, "EDP Renovables España SLri bere diseinua aldatzeko eskatu zion, "LAAT 66 kV SET Cortes-SET La Serna" azpiegiturei kalterik ez eragiteko, edo bestela, tramitazioarekin aurrera ez egiteko eskatu zion, behar diren administrazio baimenak lortzeko".

Erantzuna:

Ebazpen honen azalpen atalean adierazi den bezala, EDP Renovables España SLk Ingurumen Eraginaren Ebaluazioa hasteko eskatzeko 2021eko azaroaren 26an aurkeztu zuen dokumentazioan, proiektuaren ebakuazio azpiegiturari buruzko doikuntza batzuk jaso ziren. Doikuntza horien gaineko kontsulta, besteak beste, alegatzaileari egin zitzaion, eta haren erantzunik ez zen jaso. Sistemas Energéticos El Boyal SLren alegaziorik ere ez zen jaso, informazio publikoko bigarren prozeduran.

5. alegazioa.–Roberto Pascual Orcajo jauna.

Roberto Pascual Orcajo jaunak 2021eko apirilaren 14an aurkeztutako alegazioan adierazten du ez dela azterketarik egin Nafarroako egoera energetikoari buruz, eta zatikatu direla "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoak.Arrazoi horiek eta beste batzuk tarteko direla (CO2 isurketa, lur mugimenduak, eremu naturalen gaineko eragina), eta ingurumen eraginaren azterketan dauden eskasiak kontuan hartuta, proiektua gauzatzea "kaltegarria litzateke Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat", eta horregatik eskatzen du hura deuseztatzeko eta "bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko gogoeta eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko". Gainera, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin.

Zatiketari dagokionez, bidezkoa da Gurelur elkarteari emandako erantzun bera hona ekartzea (2. alegazioa).

Gainerako ingurumen gaiak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan eta, besteak beste, "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoen eta "Tudela Promotores" azpiestazioaren arteko ebakuazio linea lurperatzea eta tentsioa 220 kV-tik 30 kV-ra jaisteko eskatzen da han.

Interesdun gisa onartzeko eskaerari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, esan beharra dago alegatzaileak ez duela frogatu zer eskubide edo interesetan eragin diezaiokeen ebazpen honek.

6. alegazioa.–Eduardo Navascues Santos jauna.

2021eko apirilaren 14an, Eduardo Navascues Santos jaunak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokor bat, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energia gutxiago kontsumitzea, energia efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea, egungo parkeen potentzia handitzea, Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.

Gainera, alegazioaren puntu batean, "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoaren inguruneko ingurumen balioak eta parkearen ingurumen eragina aztertu, eta ondorio gisa adierazten da hura "Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria" litzatekeela. Horregatik eskatzen du hura deuseztatzeko eta "bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko gogoeta eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko".

Azkenik, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Alegazio honen edukia Roberto Pascual Orcajo jaunak aurkeztutakoaren antzekoa denez (5. alegazioa), bidezkoa da erantzun bera ematea.

7. eta 7. bis alegazioak.–Sustrai Erakuntza fundazioarena.

2021eko apirilaren 14an, Sustrai Erakuntza Fundazioak alegazio idazkia erregistratu zuen, Roberto Pascual Orcajo jaunak aurkeztutakoaren berdina (5. alegazioa).

Bestalde, jendaurreko bigarren prozeduraren esparruan, 2023ko martxoaren 28an, alegazio egileak eduki bereko idazki bat aurkeztu zuen, zati generikoari dagokionez (Nafarroako egoera energetikoaren gaineko azterketa falta eta ingurumen arloko arrazoiak), eta ondoko gai hauek gehituz: "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoak artifizialki zatitzea, jendaurrean jarritako dokumentazioa ingurumen eraginaren azterketarik jasotzea, eta hirigintza nahiz ingurumen arloko beste hainbat arrazoi.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin.

Zatiketari dagokionez, bidezkoa da Gurelur elkarteari emandako erantzuna hona ekartzea (2. alegazioa).

Bigarren aldiz jendaurrean jarri den dokumentazioan ingurumen eraginari buruzko azterketarik ez jasotzeari buruz, argitu behar da tramite hori ingurumen eraginaren adierazpena egin ondoren egin dela, soilik abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

Gainerako gaiak, hirigintzakoak eta ingurumenekoak, ebaluatu eta kontuan hartu dira lurzoru urbanizaezineko jardueretarako eta erabileretarako baimenaren eta ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan. Adierazpen horrek, besteak beste, "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoen eta "Tudela Promotores" azpiestazioen arteko ebakuazio linea lurpean sartzeko eskatzen du, eta haren tentsioa 220 kv-tik 30kV-ra murrizteko.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira legeak onartzen dituen baldintzetan.

8. eta 8. bis alegazioak.–Enerfín Sociedad de Energía SL eta Renovables del Cierzo SLU.

2021eko apirilaren 14ko eta 2023ko martxoaren 27ko idazkien bidez, Enerfín Sociedad de Energía SL eta Renovables del Cierzo SL enpresek adierazi dute "Volandín" parke eolikoa garatzen ari direla (1182-CE espediente kodea), eta haien azpiegiturak "Tudela I" eta "Tudela II" instalazio fotovoltaikoen ebakuazio linea elektrikoak ukitzen dituela.

Hori dela eta, aplikatu beharreko araudi elektrikoa betetzeko eta separata bat emateko eskatu du, "hartan xehetasunez zehaztuz gurutzatzeak eta paralelismoak nola eginen diren", eta ohartarazi du sustatzaileak behar bezala ordaindu beharko dituela kalte-ordainak.

Erantzuna:

Ebazpen honen azalpen atalean adierazi den bezala, EDP Renovables España SLUk 2021eko azaroaren 26an aurkeztutako dokumentazioan, ingurumen eraginaren ebaluazioaren hasiera eskatzeko, proiektuaren ebakuazio azpiegiturari buruzko egokitzapen batzuk jaso ziren. Doikuntza horiei buruzko kontsulta egin zitzaion, besteak beste, alegatzaileari, eta haren erantzuna espedientean jaso zen (14. txostena).

Jendaurreko bigarren prozeduran aurkeztutako alegazioari dagokionez, sustatzaileak baieztatu du instalazio fotovoltaikoa aplikatu beharreko araudi elektrikoaren arabera diseinatu dela, eta "proiektua gauzatzean kontuan hartuko direla Volandín PEren proiekturako eta haren ebakuazioko azpiegituretarako azkenean eraiki diren azpiegiturak".

9. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea.

2021eko apirilaren 14an, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia erregistratu zuen, Eduardo Navascues Santos jaunak aurkeztutakoaren berdina (6. alegazioa).

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin.

Zatiketari dagokionez, bidezkoa da Gurelur elkarteari emandako erantzuna hona ekartzea (2. alegazioa).

Gainerako gaiak ingurumen arlokoak dira eta, ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen eraginaren adierazpenaren esparruan; besteak beste, "Tudela I" eta "Tudela II" eguzki instalazio fotovoltaikoen eta "Tudela Promotores" azpiestazioen arteko ebakuazio linea lurpean sartzeko eskatzen du, eta haren tentsioa 220 kv-tik 30kV-ra murriztea.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira legeak onartzen dituen baldintzetan.

10. alegazioa.–Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan.

2021eko apirilaren 14an, Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak aurkeztutakoa bera (9. alegazioa).

Erantzuna:

Bidezkoa da Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari bezala erantzutea.

11. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur andrea.

2021eko apirilaren 15ean, Ana Gurbindo Cizur andreak dio ezen, Nafarroako egoera energetikoari buruzko azterketarik ez izanik, eta ingurumen arloko hainbat arrazoi tartean direla (CO2 isurketa, lur mugimenduak, eremu naturalen gaineko eragina), proiektua gauzatzea "kaltegarria litzatekeela Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat", eta horregatik eskatzen du hura deuseztatzeko eta "bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko gogoeta eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko". Gainera, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Alegazio honen edukia Roberto Pascual Orcajo jaunak aurkeztutakoaren antzekoa denez (5. alegazioa), bidezkoa da erantzun bera ematea.

12. alegazioa.–Moncayoko Ur Mankomunitatea.

2023ko otsailaren 16an aurkeztutako idazkian, Moncayoko Ur Mankomunitateak txostena eman du proiektuan jasotzen den ebakuazio linearen eta han dagoen hornidura sarearen arteko gurutzatzeari buruz. Halaber, adierazi du saneamenduko instalazioa Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) kudeatzen duela, eta beraz, hari kontsultatu behar zaiola.

Erantzuna:

Sustatzaileak berretsi du hornidura sarearekiko gurutzaketei buruz ezarritako baldintzak beteko dituela eta NILSArentzako separata igorri du. Horren erantzuna espedientean dago (17. txostena).

13. alegazioa.–Enériz Villafranca José David y Concepción SC.

2023ko martxoaren 22an erregistratutako dokumentuan, Enériz Villafranca José David y Concepción SCk, proiektuak ukitutako Ablitasko 11. poligonoko 805. lurzatiaren titularrak, aditzera eman du katastroan "lehorreko lur" gisa jasota badago ere, gaur egun almendrondoz landatutako ureztalurra dela. Hori dela eta, eskatzen du, batetik, katastroan adierazitako labore mota errealitatera egokitzeko, eta, bestetik, partzela hori kentzeko "ingurumena zaintzeko jarduketa posible bakar gisa" baloraziotik, edo, bestela, desjabetze espedientean "dagokion kalkulu ekonomikoa egiteko, egindako inbertsioak eta almendrondoen oraingo egiazko ustiapena kontuan hartuta".

Erantzuna:

Lurzati horren inguruabar zehatzak sustatzaileari jakinarazi zaizkio, eta hura harremanetan jarriko da alegatzailearekin, akordio bat lortzen saiatzeko.

Bestalde, bidezkoa da adieraztea ureztalurren gaineko ukipenak Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak aztertu dituela, lurzoru urbanizaezineko jardueretarako eta erabileretarako baimenaren esparruan.

Katastroan eman beharreko aldaketari dagokionez, esan behar da interesdunak Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistrora jo beharko duela, eta kudeaketa honen xedea ez dela energia elektrikoa ekoizteko instalazio baten aurretiazko baimen administratiboaren tramitea.

II. ERANSKINA.–Jasotako txostenak

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1., 1. bis eta 1. ter txostenak.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2021eko otsailaren 25ean, 2021eko abenduaren 20an, eta 2023ko otsailaren 14an emandako txostenetan, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du "ez dagoela ukipenik" atal horri dagokionez.

2. eta 2. bis txostenak.–Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapenaren Atala.

2021eko martxoaren 2an, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak Nafarroako Errepideen Sareari eragiten zaizkion ukipenei dagokienez kontuan hartu beharreko baldintzak zehaztu zituen.

Bestalde, 2021eko abenduaren 16ko txostenean, erakundeak jakinarazi zuenez, "aurkeztutako dokumentazio teknikoan baldintzak betetzen direla ikusi da, eta, beraz, Nafarroako errepideetan eragiten dituen ukipenei dagokienez, baimena eman daiteke".

Azkenik, bi txostenetan sustatzaileari gogorarazten zaio obrak egin aurretik aipatu Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta lortu behar duela.

3. eta. 3 bis txostenak.–Telefónica de España SAU.

2021eko martxoaren 4ko eta abenduaren 22ko txostenetan, Telefónica de España SAUk adierazi zuen "aipatu proiektuaren gauzapenari kontra egiteko arrazoirik ez duela, baldin eta betetzen badira telekomunikazioko lineen paralelismo eta gurutzaketen arloan indarrean dauden arauak, eta, bereziki, Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak".

4. txostena.–Cascanteko Udala.

2021eko martxoaren 11n aurkeztutako txostenean, Cascanteko Udalak adierazi du "egin nahi den jarduera bateragarria dela indarrean dagoen udal hirigintza plangintzarekin".

5. alegazioa.–Moncayoko Ur Mankomunitatea.

2021eko martxoaren 15eko txostenean, Moncayoko Ur Mankomunitateak bere jabariko saneamendu eta hornidura sareei eragiten zaizkien ukipenenei buruzko txostena eman du.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

6. txostena.–Tuterako Udala.

2021eko apirilaren 14an, Tuterako Udalak haren hirigintza arloak eta nekazaritza, abeltzaintza eta mendietako arloak emandako txostenak aurkeztu zituen, eta bietan adierazi zuen ez duela begi onez ikusten izapidetzen ari diren eta bere udal mugapeari hainbat ukipen eragiten dizkioten azpiegitura elektrikoen kopuru handia.

Erantzuna:

Ebazpen honen azalpen atalean adierazi den bezala, EDP Renovables España SLk ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eskatuz 2021eko azaroaren 26an aurkeztu zuen dokumentazioan, proiektuaren ebakuazio azpiegiturari buruzko doikuntza batzuk jaso ziren. Doikuntza horiek, besteak beste, alegatzaileari ere kontsultatu zitzaizkion, eta hark ez zuen erantzunik eman. Jendaurreko informazio eta kontsulten bigarren tramitean ere ez zen jaso Tuterako Udalaren txostenik.

7. eta 7. bis txostenak.–Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa.

2021eko apirilaren 19an eta 2023ko martxoaren 28an erregistratutako idazkietan, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Errepide Zuzendaritza Nagusiak, AP-68ren ustiapen ikuskaritzak eta AVASA Abertis AP-68 autobidearen sozietate emakidadunak egindako txostenak kontuan hartuta, "aldeko txostena" eman du proiektuak Estatuko Errepideen Sarean duen eraginari buruz, betiere, betetzen badira ezarritako baldintzak.

8. eta 8. bis txostenak.–Red Eléctrica de España SAU.

2021eko apirilaren 22ko txostenean, Red Eléctrica de España SAk adierazi du "ez duela eragozpenik", bere jabetzako lineekin erregelamenduzko distantziak betetzen baititu.

Bestalde, 2022ko otsailaren 14ko txostenean, erakunde berak adierazi zuen bere jabetzako linea batekin gurutzatzea "erregelamenduzkoa" dela eta "ez duela eragozpenik" neurketa zentroa dela eta, bere jabetzako instalazioetan ukipenik eragiten ez delako. Era berean, bere jabetzako aireko linea batetik hurbil dagoen lurpeko linearen kanalizazioa egiteko baldintzak ezarri zituen. Azkenik, proiektu fasean dagoen etorkizuneko linea bat dagoenez, esan zuen "ondoren ere beharrezkoak izanen direla bi zerbitzuak koordinatzeko komunikazioak".

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

9. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

Lurraldearen Antolamendu Atalak 2021eko maiatzaren 6ko txostena eman zuen 0003-OT12-2021-000071, 0003-OT12-2021-000072 eta 0003-OT12-2021-000073 espedienteei buruz.

10. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.

2021eko uztailaren 26an, Ingurumen Eraginaren Atalak 0003-0226-2021-000024 espediente kodea duen txostena eman zuen.

11. eta 11. bis txostenak.–Defentsa Ministerioa.

2021eko abuztuaren 12an erregistratutako idazkian, Defentsa Ministerioko Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak adierazi du, Aireko Armadako Estatu Nagusiak emandako txostenean oinarrituta, "ez duela instalazio horri buruzko inolako eragozpenik".

Ondoren, 2022ko martxoaren 2ko txostenaren bidez, erakunde berak jakinarazi du ezen, Aireko Armadako Estatu Nagusiak emandako aurkako idazkia ikusita, sustatzaileari baimena ukatzen diola proiektua gauzatzeko.

Erantzuna:

Sustatzaileak justifikatzen du, besteak beste, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako baldintzak betetzeko egindako aldaketen ondoren, "azpiegitura horiek Ablitasko Aerodromoko zortasun aeronautikoetatik kanpo geratzen direla, eta, beraz, Tudela I eta Tudela II eguzki instalazio fotovoltaikoen eta haien ebakuazio azpiegituren jendaurreko lehen tramitean zortasun aeronautikoei buruz Defentsa Ministerioak egindako txostena zaharkituta geratu dela, jendaurreko bigarren tramitearen ondoren".

12., 12. bis eta 12. ter txostenak.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2021eko abuztuaren 18an eta 2023ko martxoaren 21ean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Ur Ikuskatzailetzako Ingurumen Kudeaketako Arloak zenbait baldintza jarri zituen eta sustatzaileari gogorarazi zion haren baimena eskatu eta lortu behar zuela.

Bestalde, 2022ko ekainaren 29ko txostenean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Zuzendaritza Teknikoaren Ustiapeneko 1. Zerbitzuak adierazi zuen "Zerbitzu horri dagozkion azpiegitura hidraulikoen gaineko ukipenik ez dagoela" eta gaineratu zuen "ukitutako azpiegiturak izanen liratekeela ureztatzeko erretenak, hango Ureztalurren Sindikatuen jabegokoak, eta, beraz, haren ustez, sindikatu horiek eman beharko luketela txostena, balizko ukipenei buruz".

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

13. eta 13. bis txostenak.–Enagás Transporte SAU.

2021eko abenduaren 22ko txostenaren bidez, Enagás Transporte SAUk informazio gehigarria eskatu du Bartzelona-Bilbo-Valentzia gasbidearen gaineko ukipenari buruz; eta 2023ko otsailaren 13ko txostenean, berriz, "ados" dagoela adierazi du, txostenean jasotako baldintzak betetzearen baldintzapean, eta erantsi du kontsultatzen zaizkion ukipenetako batzuk ez dagozkiela bere jabetzako azpiegiturei.

Azkenik, bi txostenetan gogorarazten da "aipatutako gasbidearen gaineko administrazio eskumena Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Sailari dagokiola, eta hark baimendu beharko dituela zortasun eta ukipen eremuetako obrak, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 69. artikuluari jarraiki".

Erantzuna:

Sustatzaileak ados dagoela adierazi du, ezarritako baldintzak beteko dituela berretsi du eta Nedgia Navarra SArentzako separata bidali du. Horren erantzuna espedientean dago (16. txostena).

14. txostena.–Enerfín Sociedad de Energía SLU (Renovables del Cierzo SLU).

Renovables del Cierzo SLUk, 2022ko urtarrilaren 24ko txostenean, bere jabetzako linea batekin gurutzatzeari dagokionez "ados" dagoela adierazten du, baina kalte edo galerarik gertatuz gero sustatzaileak kalte-ordaina eman beharko diola erantsita.

Erantzuna:

Jendaurreko bigarren prozeduraren esparruan, Renovables del Cierzo SLUk alegazioa aurkeztu zuen, eta haren laburpena eta azterketa ebazpen honetan jaso dira (8. bis alegazioa).

15. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2023ko otsailaren 27ko txostenean, I-DE Redes Eléctricas Inteligente SAUk, bere jabetzako azpiegituren gainean eragiten diren ukipenak zehatz-mehatz aztertu ondoren, "baimena ematen du" proiektatutako lanak egiteko, eta dagozkion baldintzak ezartzen ditu.

16. txostena.–Nedgia Navarra SA.

2023ko apirilaren 4an erregistratutako idazkiaren bidez, Nedgia Navarra SAk separata bat eskatzen dio sustatzaileari, txostenean zehazten dituen arazo teknikoak zehazteko.

Horrez gain, adierazi zuen, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren arabera, "obren adjudikaziodunak lanen hasieraren berri eman behar diela eremuko zerbitzu teknikoei, bai eta egokiak iruditzen zaizkion azalpenak ere, adibidez, gas instalazioetatik hurbil egin beharreko lanetan kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak".

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du altzairuzko hodiak linea elektrikoekin gurutzatzeari eta paralelismoari buruz ezarritako baldintzak eta indarrean dagoen araudia beteko dituela eta eskatutako xehetasun teknikoak jasotzen dituen separata bidali du.

17. txostena.–Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA).

2023ko apirilaren 4ko txostenean, Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) bere azpiegiturekiko gurutzatzeen eta paralelismoen baldintzak adierazi ditu, eta hau adierazi du: "linea elektrikoaren eraikuntzak kontuan hartu beharko lituzke NILSAren azpiegiturak, obrak azpiegitura horiei kalterik ez eragiteko". Azkenik, zangen trazadura osoa zehazten duten artxibo geografikoak eskatzen ditu.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela, eta eskatutako artxibo geografikoak bidali ditu.

Iragarkiaren kodea: F2306485