101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita aurretiazko administrazio-baimena energia elektrikoa ekoizteko 47,73 MW-eko "Cierzo IV" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta horren ebakuazio-azpiegiturarako, Castejóngo eta Tuterako udal-mugarteetan.

1. 2020ko irailaren 9ko eskaera.

2020ko irailaren 9an EDP Renovables España SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen Castejóngo eta Tuterako udal-mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko 48,483 MWp-eko "Cierzo IV" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta horren ebakuazio-azpiegiturarako (aplikatuz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena).

Instalazio fotovoltaikoa honako elementu hauek osatzen dute:

–112.752 modulu fotovoltaiko, bi aurpegikoak eta 430 Wp-koak.

–1.153 jarraitzaile fotovoltaiko.

–162 inbertsore fotovoltaiko, 235 kVA-koak 36,27 °C-tan.

–Modulu fotovoltaikoak seriean lotzen dira, 29 paneleko "string" delakoak eratzeko, lortu nahi den sorkuntza tentsiora iritsi arte.

–6 eraldaketa-zentro, 30/0,8 kV.

–Gehieneko potentzia 48,483 MWp-koa, inbertitzaileen itxurazko potentzia 36,1665 MVA-koa eta ebakuazioaren mugako potentzia nominala 37,8 MWn-koa izanen lirateke.

Modulu fotovoltaikoek sortutako energia elektrikoaren ebakuazioa transformazio zentroen bidez eginen da, bertan ezarriko baitira transformadore trifasikoak, sistemaren tentsioa 800 V-etik 30 kV-era handituko dutenak.

Ondoren laburbilduko dira "Cierzo IV" instalazio fotovoltaikotik Red Eléctrica de España, SAren "Castejón 400 kV TAE"rainoko ebakuazio-azpiegiturak:

–"El Rincón TAE" 400/220/30 kV-eko azpiestazio jasotzailea. Azpiestazio horretan, ebakuatuko lirateke "Cierzo II" eta "Cierzo V" instalazio fotovoltaiko proiektatuak (tentsioa 220 kV-tik 400 kV-ra handituko dute) eta "Cierzo IV" instalazio fotovoltaikoa (tentsioa 30 kV-tik 400 kV-ra handituko du).

–"El Rincón TAE- Promotores Castejón TAE" GTAL, 400 kV-koa.

–"Promotores Castejón TAE" azpiestazioa, 400 kV-koa. Azpiestazio horretan, "Cierzo II", "Cierzo IV", "Cierzo V", "Castejón I", "Bardenas" eta "Peralta" instalazio fotovoltaiko proiektatuak ebakuatuko lirateke, 400 kV-ra.

–"Promotores Castejón TAE - Castejón 400 kV REE TAE" GTAL, 400 kV-ra.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak exijitzen duenarekin bat, badauka garraio sarearen kudeatzailearen baimena instalazio fotovoltaikoan sartu eta konektatzeko.

2. Jendaurreko informazioaren lehen tramitea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen EDP Renovables España, SLk egindako eskaera, iragarkia argitaratuz 2020ko azaroaren 26ko 277. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere. Halaber, Tuterako Udalari eta Castejóngo Udalari bidali zitzaien, iragarki-taulan argitara zitzaten.

3. Lehen kontsulta-tramitea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.1 artikuluarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Castejóngo eta Tuterako Udalei.

Halaber, txostena eskatu zitzaien Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

Bestalde, bereizirik igorri zitzaizkien ENAGAS Transporte, SAUri, Red Eléctrica de España, SAUri, AUDENASAri, Renovables de la Ribera, SLri eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri.

4. Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurreko informazio tramitearen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

  • 1. txostena. Lurraldearen Antolamenduaren Atalarena, 2020ko azaroaren 9koa.
  • 2.1. txostena. Zainketa Zerbitzuarena, 2020ko azaroaren 24koa.
  • 3. txostena. Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2020ko abenduaren 1ekoa.
  • 4. txostena. AUDENASArena, 2020ko abenduaren 11koa.
  • 5.1. txostena. Renovables de la Ribera, SLrena, 2020ko abenduaren 23koa.
  • 6.1. txostena. Tuterako Udalarena, 2020ko abenduaren 23koa.
  • 7. txostena. Ingurumen Eraginaren Atalarena, 2021eko urtarrilaren 11koa.
  • 8.1. txostena. Red Eléctrica de Españarena, 2021eko urtarrilaren 12koa.
  • 9.1. txostena. ENAGASena, 2021eko urtarrilaren 19koa.
  • 10.1. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2021eko martxoaren 3koa.

Ez zuten erantzunik bidali i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUk eta Castejóngo Udalak.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

–Jendaurrean jartzeko lehen aldiari dagozkion alegazioak:

  • 1. alegazioa. Gurelur elkartearena.
  • 2. alegazioa. ENERFIN Sociedad de Energía SLUrena.
  • 3. alegazioa. Carlos Pérez de Obanosena.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

5. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluarekin bat, 2021eko martxoaren 15ean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak EDP Renovables España SLri igorri zizkion aipatutako txosten eta alegazioak.

6. Epez kanpo jasotako txostenak.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren 11. txostena epez kanpo jaso zen, eta sustatzaileari maiatzaren 20an bidali zitzaion.

7. 2021eko martxoaren 30eko eskaera.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.1 artikuluarekin bat etorriz, 2021eko martxoaren 30ean, EDP Renovables España SLk dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen ebaluazio arruntaren hasiera eskatzeko, tartean baita jendaurreko informazioari buruzko tramitean jasotako alegazio eta txostenei emandako erantzuna ere.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, 2021eko martxoaren 31n, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaera igorri zuen Ingurumen Eraginaren Atalera.

Aurkeztutako proiektuak 101,45 ha-ko azalera hesitua izanen du. Ebakuazio-azpiegiturei dagokienez, hurrengo aldaketa hauek eginen dira, kontsulta-tramitean jasotako txostenen arabera:

–"El Rincón TAE" kenduko da.

–"Cierzo IV" instalazio fotovoltaikoa zuzenean konektatuko zaio "Promotores Castejón TAE"ri, 30 kV-ko ETLL baten bidez, hasieran proiektatutako 400 kV-ko aireko linea elektrikoaren ordez.

–"Cierzo IV" fotovoltaikoaren ebakuazioa aldatuko da "Promotores Castejón TAE"n: hasieran planifikatu zen ebakuazioa 400 kV-ko linea posizio baten bidez egitea; 400/30 kV-ko transformazio-posizio batekin ordeztu da.

–400 kV-ko GTALaren trazatua laburtu da "Promotores Castejón TAE - Castejón REE TAE"ra.

8. Bigarren kontsulta-tramitea.

Ohiko ingurumen eraginaren ebaluazioaren hasierako eskaerarekin aurkeztutako dokumentazio teknikoa aztertuta, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38.2 artikuluan ezarritakoa ikusirik, ondorioztatu da ez dela beharrezkoa beste jendaurreko informazioaren tramite bat.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Castejóngo eta Tuterako Udalei, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, ADIFi, ENAGAS Transporte, SAUri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri, Red Eléctrica de España, SAUri, Renovables de la Ribera, SLri eta SEPESi (Lurzoruaren Estatuko Erakunde Publiko Enpresariala).

9. Jasotako txostenak.

Honako txosten hauek jaso ziren:

–11.1 eta 11.2 txostenak. ADIFenak, 2021eko urriaren 6koa eta azaroaren 26koa.

–12. txostena. SEPESena, 2021eko urriaren 28koa.

–6.2. txostena. Tuterako Udalarena, 2021eko azaroaren 4koa.

–2.2. txostena. Zainketa Zerbitzuarena, 2021eko azaroaren 5ekoa.

–13. txostena. i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, 2021eko azaroaren 10ekoa.

–14. txostena. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuarena, 2021eko abenduaren 23koa.

–8.2. txostena. Red Eléctrica de Españarena, 2022ko martxoaren 10ekoa.

Ez zuten erantzunik bidali Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, ENAGAS Transporte, SAUk, Renovables de la Ribera, SLk eta Castejóngo Udalak.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

10. Kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Bat etorrita abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan xedatutakoarekin, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko txostenak eta alegazioak bidali zizkion EDP Renovables España SLri 2022ko martxoaren 15ean.

11. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 1295E/2021 Ebazpenaren bidez aurkako ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituraren proiektuari buruz.

Ebazpen horren arrazoi nagusiak honako hauek dira:

–"Cierzo IV" instalazio fotovoltaikoa gertu dagoenez "La Cantera / La Serna TAE"tik, linea elektriko ugarik, errepideekin batera, osatzen dute azpiegituren korridore dentso bat, baldintzatzen duena herrien eta biodibertsitatearen iragazkortasuna eta interkonexioa. Inpaktu hori areagotu eginen da parke eolikoekin eta eguzki-parkeekin eta gainerako proiektuekin eta azpiegiturekin, egun daudenak eta inguruan tramitatzen ari direnak.

–"Cierzo IV" instalazio fotovoltaikoa jarri nahi da estepako abifauna babestuko zenbait espezietarako egokia den habitat batean. Proiektuaren kokalekua "La Sarda" estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremuaren (EAKGE) barruan dago, eta "Agua Salada - Montes del Cierzo - Plana de Santa Ana" AEKGEren ondoan. Instalazioa zuzenean eta berehala ezarriko balitz, eremu hori ez da baliagarria izanen hegazti horietako askorentzat, eta horrez gainera zeharkako beste ondorio batzuk ere ekarriko ditu (instalazioaren inguruko eremu zabal bateko habitatetatik alde egitea, langa-efektua eta konektagarritasuna galtzea).

–Proiektua ezartzeak eraginen luke habitat horietan bizi ohi diren zenbait espezie harraparik galtzea azalera erabilgarria eta harrapatzeko aukerak.

12. 2022ko ekainaren 10eko eskaera.

2022ko ekainaren 10ean, EDP Renovables España, SLk "Cierzo IV" instalazio fotovoltaikoa eta horren ebakuazio-azpiegiturak aldatzeko dokumentuak aurkeztu zituen, eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta eskatu zuen.

Aldaketak nagusiak dira "Cierzo IV" instalazio fotovoltaikoaren azalera hesitua 66,98 ha-ra txikitzea eta 655 Wp-ko modulu fotovoltaikoen banaketa berria; ondorioz, instalatutako potentzia 47,73 MW-ekoa izanen da.

Aldaketa horiek eginen dira Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 1295E/2021 Ebazpenean jasotako ingurumeneko eraginak gutxitzeko.

13. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 51E/2023 Ebazpenaren bidez, 2022ko ekainaren 10ean aurkeztutako dokumentazioari buruzko aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen.

Honako hauek dira azaldutako eragin nagusiak:

1. Lurzoruari, landaredi naturalari eta Europar Batasunaren intereseko habitatei (BIH) dagokienez:

–Aintzat hartuta orografia, egitura fotovoltaikoak zuzeneko tinkatzearen bidez instalatuko direla, ingurumen inpaktuaren azterketetan proposatutako gainerako neurriak eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak, logikoa da lurzoruaren gaineko eragina bateragarria izatea.

–Proiektutako jarduerek ia soro landuei soilik eraginen diete.

–IIAren arabera, landarediaren gaineko inpaktua moderatu-bateragarria izan liteke, eta bateragarri izatera igaro liteke, proposatutako prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatuz gero.

2. Faunari dagokionez:

–IIAk detektatu du eraikuntza fasean faunaren hilkortasunak gora egin lezakeela, hegaztiek ezarpen eremutik eta inguruetatik alde eginen dutelako, sortuko zaizkien eragozpenengatik. Fase horretan, inpaktuaren azken balantzea bateragarritzat jo da.

–IIAren arabera, ustiapen fasean hauek izanen dira instalazioaren inpaktu handienak: habitata aldatzea, jarriko den hesiarekin talka egiteko arriskua, eta lurralde-konektagarritasuna galtzea. Ebakuazio-azpiegituraren inpaktu nagusia izanen da talka egiteko arriskua, linearen airetiko tarteetan. Zenbait neurri aplikatu ondoren, inpaktuaren azken balantzea bateragarritzat jo da.

–Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalaren 2023ko urtarrileko txostenari jarraikiz, estepako hegaztientzat egun balio eskasa dauka.

–Instalazioa Barranco de Valdelafuente sakanetik eta Balsa de Agua Salada urmaeletik gertu dagoenez, eragina izan dezake uretako hegaztien eta hegazti harraparien espezieetan. Ebakuazio-azpiegitura osoa lurperatuko denez, talka-arriskua desagerraraziko da.

–Halaber, habitat horietan ohikoak diren espezie harraparien dentsitatea handia da inguruan. Eragin horiek konpentsatu dira maila bateragarrietaraino, inguruan antzeko habitaten azalera handiak daudelako eta IEAaren baldintza bat delako instalazioaren azaleraren %125 gutxienez nekazaritza eta ingurumen alorreko irizpideen arabera kudeatzea.

3. Konektagarritasunari dagokionez:

Alde batetik, eguzki-instalazioa abiadura handiko errepideek mugatutako triangelu batean dago, eta bestetik, aireko linea elektriko asko daude, Valdelafuenteko sakaneko igarobide biologikoa ere ukitzen dutenak. Horregatik, lurreko faunaren eta hegaztien igarobidea mugatu eta zaildu egiten da, nabarmen eraginez lurraldearen iragazkortasunean.

Proiektuaren diseinuan konektagarritasuna faboratzen duten neurriak txertatu direnez eta ebakuazio-azpiegitura ia osoa lurperatzeko proposamena egin denez, IIAak bateragarritzat jo du konektagarritasunari dagokion inpaktuaren azken balantzea.

4. Paisaiari dagokionez:

Erliebea ia erabat laua denez, instalazioaren azaleraren ehuneko oso handi bat ez da ikusiko.

Ingurumen inpaktuaren azterketaren arabera lurraldea 1. zaurgarritasun-maila da, hau da, gai da eusteko jarduera desatseginei edo inpaktu handikoei.

Azkenik, ikusizko kalitatearen gaineko inpaktua bateragarritzat jo da, paisaian txertatzeko neurri batzuk eman eta gero.

5. Ondorio metagarri eta sinergikoei dagokienez:

Ustiapen-fasean faunaren gaineko inpaktuak nabarmendu dira hegaztien habitaten eta konektagarritasunaren galera dela eta.

Azkenik, ondorioztatu da efektu metagarriek edota sinergikoek ez dutela eraginik proiektuan, proposatutako prebentzio eta zuzenketa neurriak hartuz gero.

Proiektuaren azterketa teknikoa egin ondoren, Ingurumen Inpaktuaren Atalak ondorioztatu du ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozedura behar bezala egin dela, eta proiektua ingurumenaren aldetik bideragarria dela, zenbait baldintzarekin eta zenbait neurri babesle, zuzentzaile eta ingurumena zaintzeko neurrirekin, besteak beste:

–Euskarri egitura fotovoltaikoa lurrean zuzenean tinkatuz ezarriko da lehentasunez.

–Ahal den neurrian, lurzatien eta landaredia naturalaren artean banaketa ezpondak kontserbatu beharko dira. Era berean, makineria eta materialak biltzeko guneak ez dira kokatzen ahalko landaredi naturalak estalitako lekuetan.

–Estepako abifaunaren aldeko neurri osagarri gisa, baimendutako eguzki-instalazioaren azaleraren %125 adinako azalera kudeatuko da gutxienez ere, eguzki-instalazioaren bizitza erabilgarri osoan.

–Castejón Promotores TAEtik Castejón (REE) TAErainoko aireko eta lurpeko goi-tentsioko linean, aireko tartean, zuntz optikozko bi kableak seinaleztatu beharko dira hegaztiak babesteko baliza birakari islatzaileen bidez. Hain zuzen ere, baliza bat paratu beharko da 10 metrotik 10 metrora, kableak txandatuta.

14. 2023ko otsailaren 3ko eskaera.

2023ko otsailaren 3an, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 143. artikuluan xedatutako aplikatuz, EDP Renovables España, SLk eskatu zuen onura publikoko adierazpena "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta horren ebakuazio-azpiegituretarako.

15. Jendaurreko informazioaren bigarren tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, onura publikoa adierazteko eskaera jendaurrean jarri zen, lortze aldera aurretiazko administrazio-baimena, administrazio-baimena eta adierazpena. Hala, iragarkia argitaratu zen 2023ko otsailaren 14ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko otsailaren 15eko Diario de Navarra egunkarian eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean. Halaber, iragarkia Tuterako eta Castejóngo Udalei bidali zitzaien, iragarkien taulan argitaratzeko.

16. Hirugarren kontsulta-tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluari jarraikiz, kontsulta egin zitzaien Castejóngo eta Tuterako Udalei, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, ADIFi, ENAGAS Transporte, SAUri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri, Red Eléctrica de España, SAUri, Renovables de la Ribera, SLri eta SEPESi (Lurzoruaren Estatuko Erakunde Publiko Enpresariala).

17. Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurreko informazio tramitearen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

  • 15. txostena. Río Ebro Renovables SLrena, 2023ko otsailaren 14koa.
  • 16. txostena. Castejóngo Udalarena, 2023ko martxoaren 2koa.
  • 5.2. txostena. Renovables de la Ribera, SLrena, 2023ko martxoaren 3koa.
  • 9.2. txostena. ENAGASena, 2023ko martxoaren 7koa.
  • 10.2. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2023ko martxoaren 21ekoa.

Ez da Ondare Historikoaren Zerbitzuaren, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren, SEPESen, Red Eléctrica de España SAren, ADIFen, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUren eta Tuterako Udalaren erantzunik jaso.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

–Alegaciones (jendaurreko informazioaren bigarren tramitea):

  • 4. alegazioa. Solen Energía Valdelafuente, SLrena.
  • 5. alegazioa. Solen Energia La Nava SLrena.
  • 6. alegazioa. Sustrai Erakuntza Fundazioa.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

18. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Bat etorrita abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoarekin, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko txostenak eta alegazioak bidali zizkion EDP Renovables España, SLri 2023ko apirilaren 3an.

19. Lurzoru urbanizaezineko baimena.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 20ko 158E/2023 Ebazpenaren bitartez, baimendu egin ziren "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta horren ebakuazio-azpiegiturak, baita beste sustatzaile batzuekin partekatutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak ere, hau da, "Castejón Promotores TAE", 400/132/30 kV-koa, eta "Castejón Promotores TAE - Castejón (REE) TAE" aireko eta lurpeko goi-tentsioko linea, 400 kV-koa, Castejóngo eta Tuterako lurzoruak hartzen dituztenak, EDP Renovables España, SLk sustatuak.

Apirilaren 20ko 158E/2023 Ebazpenean ezarri dira sustatzaileak bete beharreko baldintza batzuk.

20. Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala egin dela, eta proposatu du ematea EDP Renovables España, SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 123.2 artikulua betez, espedienteak barne hartzen du "Castejóngo lotunearen (400 kW) interkonexioko azpiegitura komunak garatzeko akordioa", Iberenova Promociones, SAren, EDP Renovables España, SLUren eta RIGEL 860 Energías, SLren artekoa, 2021eko martxoaren 4koa. Halaber, jasotzen du"Castejóngo lotunearen (400 kW) interkonexioko azpiegitura komunak garatzeko akordioari atxikitzeko kontratua", 2021eko uztailaren 14koa, hurrengo merkataritza-erakunde hauena: Energía Inagotable de Kaori, Energía Inagotable de Kari, Energía Inagotable de Kasumi, Energía Inagotable de Keiko, Energía Inagotable de Keneo, Energía Inagotable de Kirin, Energía Inagotable de Aiko eta Energía Inagotable de Atreo.

Espedientean bildutako dokumentu guztiak kontuan harturik, jaso diren alegazioen eta txostenen analisia ebazpen honen I. eta II. eranskinetan egiten da.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea EDP Renovables España, SLri "Cierzo IV eguzki-instalazio fotovoltaikoa" deitzen den eta 47,73 MW-eko potentzia instalatua izanen duen energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako (CE-5041 eta SAT11133 espedienteak), Castejóngo eta Tuterako udal-mugartean. Baimena ematen da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 51E/2023 Ebazpenean eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 20ko 158E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen menpe.

2. Aurretiazko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat. Horien artean, ezinbestekoa izanen da eskatzea Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzari baimena eskatzea (Industriaren eta Energiaren Arlo Funtzionala), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 69. artikuluaren arabera.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurralde Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España, SLri, ADIFi, ENAGAS Transporte SAUri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUri, Renovables de la Ribera SLri, Telefónica de España SAri, Río Ebro Renovables SLri, AUDENASAri eta GURELURri, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, espediente zenbakia zehaztuta.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Castejóngo eta Tuterako Udalei, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbide Sarearen Plangintzarako eta Ebaluaziorako Zuzendariordetza Nagusiari, SEPESi eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–Jasotako txostenak

Kontsulten izapidearen eta jendaurreko aldiaren ondorioz jaso diren txostenen edukia behean ageri da zerrendatuta eta laburbilduta:

1.–Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren txostena.

2020ko azaroaren 9ko txostenean, Lurralde Antolamenduaren Atalak 0003-OT12-2020-000128 espediente-kodea duen txostena eman zuen.

2.1.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren txostena.

2020ko azaroaren 24ko txostenean, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak ondorioak eta baimena emateko zenbait baldintza ezarri zituen.

Erantzuna:

Sustatzaileak Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari aurkeztuko dio "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren obrak egiteko baimena.

2.2.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren txostena.

2021eko azaroaren 5eko txostenean, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak ondorioak eta baimena emateko zenbait baldintza ezarri zituen.

Erantzuna: sustatzaileak aldatutako proiektua aurkeztu du, eta kontsulten tramiteari ekin dio berriz.

3.–Ondare Arkitektonikoaren Atalaren txostena.

2020ko abenduaren 1eko txostenean, afekzio eza komunikatu da.

4.–AUDENASAren txostena.

2020ko abenduaren 11n, jakinarazi da ez dagoela oztoporik baimena emateko, baldin eta erantsitako gauzatze-baldintzak aintzat hartzen badira.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin eta gauzatze-baldintzekin.

5.1.–Renovables de la Ribera, SLren txostena.

2020ko abenduaren 23ko txostenean, eskatu zen baldintzak jaso daitezela espedienteen azterketan eta ebazpenean.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

5.2.–Renovables de la Ribera, SLren txostena.

2023ko martxoaren 3ko txostenean, kontsideratu zen adierazitako gurutzaketak teknikoki zuzenak direla eta ez dutela bateraezintasunik, dagozkion baldintzetan adierazi bezala.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du ados dagoela txostenarekin.

6.1.–Tuterako Udalaren txostena.

2020ko abenduaren 23ko txostenean, eskatu zen "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoa gauzatzeko Castejón udal-mugarteko lurretan soilik, eta horretarako txostenak eska daitezela.

Erantzuna:

Sustatzaileak justifikatu du trazatua hautatu duela bost aukera aztertu ondoren ingurumenaren ikuspegitik.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak adierazi du espedientearen tramitazioan arauak eskatutako txostenak eskatu direla.

6.2.–Tuterako Udalaren txostena.

2021eko azaroaren 4ko txostenean jakinarazi zen instalazioak ez duela oztoporik hirigintzaren ikuspuntutik. Gainera, jakinarazi da Tuterako Udalaren herri-lurrei dagozkien baimena eskatu beharko dela.

Erantzuna: sustatzaileak aldatutako proiektua aurkeztu du, eta kontsulten tramiteari ekin dio berriz. Ez da Tuterako Udalaren erantzunik jaso.

7.–Ingurumen Eraginaren Atalaren txostena.

2021eko urtarrilaren 11n, Ingurumen Eraginaren Atalak 003-0226-2020-000025 espediente-kodea duen txostena eman zuen.

8.1.–Red Eléctrica de España SAUren txostena.

2021eko urtarrilaren 12ko txostenean, dokumentazio osagarria eskatu zen eskatutako baimenei egokitzen zitzaiela egiaztatzeko.

Erantzuna: sustatzaileak dokumentazio osagarria aurkeztu zuen eta txostena eskatu zen berriz.

8.2.–Red Eléctrica de España SAUren txostena.

2022ko martxoaren 22an, 30 Kv-ko lurpeko lineari lotuta, jakinarazi zen ez zeudela ados, REEren Erriberri-La Serna aireko linearen (220 kV-ko) 207. euskarriari eragiten ziolako. 400 kV-ko aireko-lurpeko ebakuazio lineari dagokionez, informazio osagarria eskatu da egiaztatzeko 220 kV-ko Erriberri-La Serna aireko linearekiko gurutzaketak araudia betetzen duela.

Erantzuna: sustatzaileak aldatutako proiektua aurkeztu du, eta kontsulten tramiteari ekin dio berriz. Ez zen Red Eléctrica de España SAUren erantzunik jaso.

9.1.–ENAGAS, SAren txostena.

2021eko urtarrilaren 19ko txostenean jakinarazi zen aukera zegoela eragin elektrikoak izateko, "Castejónerako adarra" gasbidearen hurbiltasunagatik.

Erantzuna: sustatzaileak jakinarazi zuen gasbidearekiko eraginak bereizik jakinaraziko direla.

9.2.–ENAGAS, SAren txostena.

2023ko martxoaren 7ko txostenean baldintza tekniko bat jakinarazi zen, eta espedientea irekitzeko zain gelditu ziren.

Erantzuna: sustatzaileak jakinarazi zuen baldintza tekniko orokorrak eta partikularrak beteko dituztela, alegia, ENAGAS Transporte, SAUk emandakoak.

10.1.–Ebroko Ur Konfederazioaren txostena.

2021eko martxoaren 3ko txostenean ondorioztatu zen, inguru hidrikoaren ingurumen-inpaktuei buruz, egokia dela ingurumen eraginaren azterketa, baldin eta jasotzen dituen neurriak betetzen badira.

Erantzuna: sustatzaileak jakinarazi du arroko erakundearen administrazio-baimena eskatuko duela, eta horretarako behar den dokumentazio teknikoa aurkeztuko dela.

10.2.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena.

2023ko martxoaren 21eko txostenean, baldintza teknikoak komunikatu ziren. Era berean, adierazi zen proiektuak jabari publiko hidraulikoari edo ibilguen polizia-eremuari eraginez gero, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aldez aurreko baimena eskatu beharko duela sustatzaileak.

Erantzuna: sustatzaileak jakinarazi du Ureztatzaileen Elkarteak ez duela inpakturik jasoko, eta adierazi du ados dagoela baldintza teknikoekin eta, horrenbestez, espedientea irekiko dela arroko erakundearen aurrean beharrezko baimena eskatzeko.

11.1 eta 11.2.–ADIFen txostenak.

2021eko urriaren 6an eta azaroaren 26an, jakinarazi zuen planteatutako jarduketek azpiegitura-administratzailearen baimena behar dutela eta Trenbidearen Sektoreari buruzko 38/2015 Legea bete beharko dutela.

Erantzuna: sustatzaileak aldatutako proiektua aurkeztu du, eta kontsulten tramiteari ekin dio berriz.

12.–SEPESen txostena.

2021eko urriaren 28ko txostenean, jakinarazi zen 66 kV-ko "La Serna - La Senda" GTALaren obren zuzendari teknikoari jarraibideak eman zaizkiola harremanetan jar dadin "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua idatzi dutenekin, instalazio horien egoeraren berri izateko.

Erantzuna: sustatzaileak aldatutako proiektua aurkeztu du, eta kontsulten tramiteari ekin dio berriz. Ez da ADIFen erantzunik jaso.

13.–i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren txostena.

2021eko azaroaren 10eko i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren txostenaren bidez, baimena eman zen baldin eta dokumentuan jasotako baldintzak betetzen baziren.

Erantzuna: sustatzaileak aldatutako proiektua aurkeztu du, eta kontsulten tramiteari ekin dio berriz. Ez da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren erantzunik jaso.

14.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena.

2021eko abenduaren 23ko txostenean, jakinarazi zen "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoak inpaktu arina duela egungo ureztatzeetan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ureztatzeen Planean. Horrenbestez, bateragarria da plan horrek inguru horri aitortzen dizkion balio eta erabilerekin.

15.–Río Ebro Renovables, SLren txostena.

2023ko otsailaren 14ko txostenean, kexa eza komunikatu da.

16.–Castejóngo Udalaren txostena.

2023ko martxoaren 2an, Udalak jakinarazi zuen "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta horren ebakuazio-azpiegiturak ezartzearen aurka dagoela. Jarrera hori argudiatzeko ingurumeneko eta hirigintzako alderdiak aipatzen ditu, baita inguruko linea elektrikoen masifikazioa eta herri-lurren, ondare-lurren eta lur pribatuen okupazioa ere. Horretarako, hurrengo agiri hauek aurkeztu ditu:

–Hirigintzako txosten teknikoa.

–Castejóngo udalerriko instalazio elektrikoen metaketa erakusten duten txostenak eta planoak.

Txosten horri sustatzaileak emandako erantzuna Castejóngo Udalari igorri ondoren, berriz adierazi zuen aurka zegoela 2023ko apirilaren 3ko dokumentu batean.

Erantzuna:

Udalaren txostenei erantzuteko, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jakinarazi zuen ingurumenarekin edo ingurumen eraginaren azterketaren edukiarekin lotutako alderdiak ebaluatu direla ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren markoan.

Lurralde antolaketari eta hirigintzari buruzko auziak lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimenaren esparruan balioztatu dituzte eta aldeko erantzuna jaso du.

Proiektuen bisatuari dagokionez, adierazi behar da espediente honetan aztertzen ari garen proiektuak ez daudela jasota abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuaren 2. artikulua (nahitaezko bisatuak).

II. ERANSKINA.–Jasotako alegazioei emandako erantzuna

Jarraian, kontsulten tramitearen ondorioz jaso diren alegazioen zerrenda eta laburpena ageri da.

1. alegazioa.–Gurelur elkartearena.

1.–Alegatu du "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta horren ebakuazio-azpiegiturak izanen lukeen inpaktua independenteki aztertu eta ebaluatu dela.

2.–Bigarren alegaziotik zazpigarrenera bitartean, jorratzen dira ingurumen eraginaren azterketaren zenbait alderdi eta instalazioaren kokapena estepako abifauna Nafarroan kontserbatzeko intereseko eremuaren barruan.

3.–Zortzigarren alegazioak erreferentzia egiten dio otsailaren 24ko 64/2006 Foru Dekretuaren arabera sustatzaileak aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioari.

4.–Bederatzigarren alegazioan Valdelafuente sakaneko ingurumen-balioa aipatzen da.

Erantzuna:

Nabarmendu behar da, espedientearen tramitazioan, sustatzaileak aldatutako proiektuak aurkeztu dituela, eta ingurumen eraginaren bigarren ebaluazioa egin zaiela.

Ingurumen Eraginaren Atalak ebaluazio bateratua egin du bai "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoarena, bai horren ebakuazio-azpiegiturarena 400 kV-ko Castejón TAEraino (REE), Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 51E/2023 Ebazpenean egiaztatutako moduan.

Ingurumenarekin edo ingurumen eraginaren azterketaren edukiarekin lotutako alderdiak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren markoan ebaluatu dira.

Lurralde antolaketari eta hirigintzari buruzko auziak lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimenaren esparruan balioztatu dituzte.

2. alegazioa.–ENERFIN Sociedad de Energía SLrena.

Adierazi du ez dagoela ados "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta horren ebakuazio-azpiegituren diseinuarekin ENERFIN Sociedad de Energía, SLren proiektuen askotariko azpiegiturei eragiten dielako.

Erantzuna:

Sustatzaileak teknikoki aztertu du "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta horren ebakuazio-azpiegituren balizko inpaktua ENERFINen parke eolikoetan proiektatutako ebakuazio-linearen gainean, eta berariazko txostena aurkeztu du.

3. alegazioa.–Carlos Adolfo Pérez-Óbanos.

Ingurumen-informazioa eta proiektuaren gaineko oharrak aurkeztu ditu, administrazioak aintzat har ditzan ingurumen-tramitazioaren prozesuan.

Erantzuna:

Ingurumen edukia duten alegazioak edo ingurumen inpaktuaren azterketaren edukiari buruzkoak ingurumen inpaktuaren adierazpenean ebaluatu dira.

4. alegazioa–Solen Energía Valdelafuente, SLUrena.

Solen Energía Valdelafuente, SLk, "Ebro I" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta horren ebakuazio-azpiegituren sustatzailea den aldetik, EDP Renovables España, SLUri eskatu dio proiektuaren diseinua alda dezala, eraginik izan ez dezan "Ebro I" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio-azpiegituretan. Halaber, eskatu dio dagokion separata idatz dezala Solen Energía Valdelafuente, SLri buruz, inpaktuak egiaztatzeko. Bestela, eskatzen du "Cierzo IV"ren administrazio-baimenak lortzeko tramitazioak bertan behera uzteko eta kontuan har daitezela "Ebro I" instalazioaren energia elektrikoaren ekoizpena txikitzearen ondoriozko kaltegalerak.

Erantzuna:

Sustatzaileak erantzun du kontuan hartuko dituela identifikatutako inpaktuak eta, obren fasean, dagokion lanak koordinatuko dituela Solen Energía Valdelafuente, SLUrekin.

5. alegazioa–Solen Energía La Nava, SLUrena.

Solen Energía La Nava, SLk, "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta horren ebakuazio-azpiegituren sustatzailea den aldetik, EDP Renovables España, SLUri eskatu dio proiektuaren diseinua alda dezala, eraginik izan ez dezan "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio-azpiegituretan. Halaber, eskatu dio dagokion separata idatz dezala Solen Energía La Nava, SLri buruz, inpaktuak egiaztatzeko. Bestela, eskatzen du "Cierzo IV"ren administrazio-baimenak lortzeko tramitazioak bertan behera uzteko eta kontuan har daitezela "La Nava" instalazioaren energia elektrikoaren ekoizpena txikitzearen ondoriozko kaltegalerak.

Erantzuna:

Sustatzaileak erantzun du kontuan hartuko dituela identifikatutako inpaktuak eta, obren fasean, dagokion lanak koordinatuko dituela Solen Energía La Nava, SLUrekin.

6. alegazioa.–Sustrai Erakuntza Fundazioarena.

a) Nafarroan parke eolikoak eta eguzki-parkeak instalatzeko plangintzarik ezari buruzko alegazioak.

1.–Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako egoera energetikoa aztertzen.

2.–Ez da CO2 emisioa aztertzen,2proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen dena.

3.–Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

4.–Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

b) Proiektu honekin zuzeneko lotura duten alegazioak.

5.–Proiektuak ez dauka ingurumenaren eraginaren azterketarik.

6.–Proiektuak aurkako ingurumen eraginaren adierazpena jaso zuen 2022. urtean, eta, azalera txikitu duen arren, sortzen dituen inpaktuak kritikoak izaten jarraitzen dute.

7.–Lurra behin betiko higatzeko eta galtzeko arrisku handia dago.

8.–Proiektuak landarediari, paisaiari eta bizimodu tradizionalei eragiten die, eta horrek landa garapena eta biztanleriaren mantentzea arriskuan jartzen ditu.

9.–Castejóngo udal-mugarteak era guztietako azpiegituren presio handia jasaten du, eta horrek gizakien osasunari ere eragiten dio.

10.–Proiektuak ez du lurraldeko hirigintza-araudia betetzen, 5. Lurralde Antolamenduko Planetik (Ebroko ardatza) eta sektoreko legeditik eratorritakoa.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin.

5. alegazioari dagokionez, adierazi behar da ingurumen eraginaren azterketa izan badela eta jendaurreko informazioaren lehen tramitean bete zela. Aintzat hartu behar da jendaurreko informazioaren bigarren tramitea gauzatu dela ingurumen-inpaktuaren adierazpena igorri eta gero, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren efektuetako soilik; abenduaren 9ko 21/2013 Legearen efektuetarako izan ordez.

Ingurumenarekin edo ingurumen eraginaren azterketaren edukiarekin lotutako gainerako alderdiak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren markoan ebaluatu ziren.

Lurralde antolaketari eta hirigintzari buruzko auziak lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimenaren esparruan balioztatu dituzte.

Iragarkiaren kodea: F2306374