101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an.

Ollaranen, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, David Campion Ventura.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %30. Sindikatuekin hitzarturiko osagarria 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako: %4 + %3,72.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia. Administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %9. Hitzarmeneko osagarria: %15,36.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia. Etxeko laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Astean 20 orduko lanaldia. Mailako osagarria: %12. Hitzarmeneko osagarria, 19/2008 Foru Dekretua: %2,99.

Langileen izen zerrenda

Alberto Oscar Ubeda Ruiz, idazkaria.

Aurora San Martín Vigorra, administraria.

María del Carmen Ugarte Irigoyen, etxeko laguntzailea.

Iragarkiaren kodea: L2307054