101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2023ko apirilaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Sesman, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2306903