101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta behin jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da 2023ko plantilla organikoa, eranskinean jasotakoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Iturenen, 2023ko martxoaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

ITURENGO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2021/08/02.

Kontu-hartzailea: Naiara Arretxea Gorosterrazu. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017/09/25. (Eszedentzian)

Lan-kontratudunen.

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.

Iragarkiaren kodea: L2306787