101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 4ko ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onetsi zuen:

2023ko maiatzaren 5etik 7ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea; beraz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Isabel Etxeberria Lakuntzaren esku uztea Alkatetzari berez dagozkion eskudantzia guztiak, 2023ko maiatzaren 5etik 7ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2307094