101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑERRI

2023ko aurrekontua, plantilla organikoa eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Udal honek, 2023ko apirilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi ditu 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa, bai eta 2023. urtetik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak ere.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta 270/1998 Foru Dekretuan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

Aizpunen, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Gumersindo Indurain Cobos.

Iragarkiaren kodea: L2306969