101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko martxoaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 20an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 20.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 42.241,29 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 10.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.058,12 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 85.799,41 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 33.745,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 27.774,41 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.780,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 13.500,00 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 85.799,45 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Ezporogin, 2023ko apirilaren 19an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2306538