101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2023ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 3an, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 801.100,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 71.884,58 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 225.150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.096.541,92 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 76.215,40 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 276.552,88 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.547.444,78 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 805.950,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 646.876,25 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.370,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 387.432,08 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 608.156,45 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 16.000 euro.

IX kapitulua.–Finantza-pasiboak: 79.660,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.547.444,78 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2023eko apirilaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2306932