101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren lanpostuak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, hamabost egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Beteluko Udalean edo Bake Epaitegian.

Betelun, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2306877