101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

23-301 gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

Iragarki honen bidez jakinarazten da Jon Erro Arbizuk 23-301 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Barañaingo Udalaren erabaki baten aurka. Erabakia 2022ko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenari buruzkoa da.

Errekurtsogilearen uziak baiestearen ondorioz ukituak gerta daitezkeen eskubide edo interes legitimoak dituzten interesdun guztiei jakinarazten zaie aukera dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko eta uzi horien aurka egiteko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari. Gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Barañaingo Udalaren Aholkularitza Juridikoko Departamentuan.

Barañainen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2307073