101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

447E/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, familiako eta komunitateko medikuntzako lanpostu huts batzuk (OOLT–LZB–LZA–Laguntza), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 17ko 27E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan familiako eta komunitateko medikuntzako 90 lanpostu huts betetzeko (OOLT–LZB–LZA–Laguntza), merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 8an emandako 778E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean adierazitako izangaiei esleitzea, lekualdatze-lehiaketa bidez, familiako eta komunitateko medikuntzako lanpostu hutsak (OOLT–LZB–LZA–Laguntza), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2023ko maiatzaren 30ean hartuko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

5. Ebazpen hau igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

ERANSKINA

Familiako eta Komunitateko Medikuntzako medikua (OOLT–LZB–LZA–Laguntza)

IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

LANPOSTUA

EUSKARAZ
JAKIN BEHARRA

ABAD DÍEZ, ÁNGEL IGNACIO

67317

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LZAko MEDIKUA

GARCÍA PEREIRA, FRANCISCO JAVIER

60144

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

LZAko MEDIKUA

PÉREZ MARTÍNEZ MORENTIN, EDITA

73031

SAN ADRIANGO OOLT

OOLTko MEDIKUA

NOGUERAS ORMAZÁBAL, ELENA

69282

VILLATUERTAKO OOLT

LZAko MEDIKUA

RIDRUEJO ESCUIN, MIREN EDURNE

71310

BUZTINTXURIKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

SADA RUIZ, MARÍA JOSÉ

72453

NOAINGO OOLT

OOLTko MEDIKUA

GARDE BORAO, MARÍA LUISA

65149

TUTERA EKIALDEKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

GARCÍA IBÁNEZ FERNÁNDEZ, MARÍA DEL PILAR

69125

LODOSAKO OOLT

LZAko MEDIKUA

VALDÉS SALINERO, ROBERTO

61038

BERRIOZARKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

SÁNCHEZ DOS SANTOS, MARÍA JOSÉ

62631

LIZARRAKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

CINCA ORIOL, BEATRIZ

65125

CASCANTEKO OOLT

LZAko MEDIKUA

AZCÁRATE TAPIA, IRENE

60416

TXANTREAKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

Bai

TAPIA DELGADILLO, JUANY ESTHER

69333

VALTIERRA-CADREITAKO OOLT

LZAko MEDIKUA

ROA GRANTHON RODRÍGUEZ, KARINNA PAQUITA

61042

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

LZBko MEDIKUA

IRIARTE CERDÁN, MIKEL

60692

ERRIBERRIKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

ÁLVAREZ DE EULATE SANZ DE GALDEANO, LAURA

60802

ZANGOZAKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

DURÁN IGAL, ANDREA

60856

ZARRAKAZTELUKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

PÉREZ SALVATIERRA, ELENA

60900

ZARRAKAZTELUKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

CLAVER BUESA, MARÍA

72476

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

LZAko MEDIKUA

DE IRIBAS DE UNCETA, GABRIELA

72142

SARRIGURENGO OOLT

OOLTko MEDIKUA

AZCONA GRANADA, MIRIAN

72352

ARTAXOAKO OOLT

OOLTko MEDIKUA

Iragarkiaren kodea: F2306552