101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Bidezkoa da udal honek hautatzea Armañantzasko bake epaile ordezkoa, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluari eta hurrengoei, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluei.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek behar den eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan, baldin betetzen badituzte behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Armañantzasen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2306901