101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROLAREN ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

23-00016 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen eta beronen oinarrien onespenaren aurkakoa: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

4. Ebazpena, 2023ko otsailaren 17koa (ostirala), Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak emana.

Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jaso da 23-00016 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duena Nafarroako CERMIk (desgaitasunak dituztenen Nafarroako entitate ordezkariak), lehendakari honek azaroaren 18an emandako 4/2022 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren errekerimenduaren arabera,

Erabakitzen da:

1.–Espediente osoa bidaltzea, orrietan zenbakiak jarrita, zenbakiturik eta autentifikaturik, aurkibide batekin. Aurkibideak ere autentifikaturik behar du egon.

2.–Prozedurako interesdun eskatzaileak epatzea, aukera izan dezaten Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, hamar egun balioduneko epean, honako hau jasotzen dutenetik, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei.

3.–Onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea erreklamazioaren xede den deialdiko balorazio oinarrien aldaketa partziala. Balorazio klausula bat erantsiko da, eta, horren arabera, 1,5 puntu gehiago emanen zaie lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduei.

Hori ebatzi da.

Garesen, 2023ko otsailaren 17an.–Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2306861