101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UNTZUE

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko 2023-0030 Ebazpenaren bidez, eta Untzueko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu bat izendatzeko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Carolina Zaratiegui Sagardoy lan-kontratudun finko izendatzen da Udalaren plantilla organikoko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.

Lanpostuen jabetza hartu beharko dute 10 egun naturaleko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Untzuen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2306671