101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO
–SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA–

Lekualdatze-lehiaketa, lanpostu hutsak bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 25ean egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko martxoaren 6ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuen esparruan. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

Ikusirik ez dela eskabiderik aurkeztu, adierazitako epean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko, zilegi da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Bete gabe deklaratzea deialdi hau, inork ez baitu parte hartzeko eskabiderik aurkeztu ezarritako epean: deialdia, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuen esparruan.

Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakunde autonomoaren webgunean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2023ko apirilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2306540