101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

338E/2023 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Arguedasko Udal Planean, 4. poligonoko 67. lurzatian, aldaketa egituratzaile bat egiteari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketaren sustatzailea Jesús Ángel Sanz Baile da.

Aldaketa hori Arguedasko Udalak 2023ko otsailaren 23an onetsi zuen hasiera batez, eta jendaurrean jartzeko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Espedientearen helburua da 4. poligonoko 67. lurzatiaren zati baten hirigintza-sailkapena aldatzea, bizitegietarako lurzoru urbanizagarria izatetik bizitegietarako hiri-lurzoru finkatua izatera pasatzeko. Gaur egun, 67. lurzatiak 1.380 m²-ko azalera du, eta horietatik 780,57 m² aldatuko dira. Lurzati horretan ez dago eraikinik, eta aldameneko lurzatietako etxebizitzez inguratuta dago.

Aldaketaren justifikazioa da 67. lurzatiaren hirigintza ezaugarriak eta zerbitzuak direla-eta hiri-lurzoru finkatuko lurzatitzat har daitekeela. Hirigunearen barruan planifikatutako lurzati bat da, eta ez du barnean aldaketa-proposamenak eragin diezaiokeen ingurumen-elementu garrantzitsurik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Arguedasko Udal Planean, 4. poligonoko 67. lurzatian, aldaketa egituratzaile bat egiteari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egitea, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Jesús Ángel Sanz Baile da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Arguedasko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2306013