101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

146E/2023 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 13. aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko eguneraketak eginez.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 65E/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planaren 13. aldaketaren tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan, txostenak egin zitzaten eskatu zitzaien Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari, nork bere eskumenen esparruan, azpiegituren lurralde planaren aipatu tramitazioari buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten horiek egin dituzte, dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planak, 10/2002 Foru Legean arautzen diren horiek.

Horrenbestez, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planaren 13. aldaketa onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskineko a) atalean ageri diren kokapenak eta II. eranskinean ageri diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

Era berean, instalatu aurretik, operadoreak bete beharko ditu Lurraldearen Antolamenduaren Atalak emandako txostenaren berariazko determinazioak, baita Ingurumen Inpaktuaren Atalak emandakoak ere. Bi txosten horiek ebazpen honen bidez jakinaraziko zaizkio.

2. I. eranskineko b) atalean agertzen diren kokapenak baztertzea, bertan agertzen diren unitate organikoek haien kontrako txostena egin baitute. Txosten horiek dira baztertzeko arrazoia, eta operadoreari jakinaraziko zaizkio ebazpen honekin batera.

3. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen Zerbitzura, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Telefónica Móviles España SAri jakinaraztea, eta aditzera ematea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 12an.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde.

I. ERANSKINA

a) atala. Barne hartutako estazioak.

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOOR.

Y KOOR.

P/SC NAGUSIA

3101245

IRUÑA

610617

4741454

P/SC MERCADERES

3101244

IRUÑA

610916

4741551

ITURMENDI

3100825

BAKAIKU

573509

4748973

GARINOAIN

3101099

PUIU

610692

4713650

BERA/HERRIA

3101131

LESAKA

605997

4791962

CINTRUENIGO/EKIALDEA

31001151

CINTRUÉNIGO

599302

4659651

P/VOLKSWAGEN PRENTSAK

3101185

OLTZA ZENDEA

606436

4740363

P/VOLKSWAGEN MUNTAKETA

3101186

OLTZA ZENDEA

605950

4740269

ELIZONDO

3101205

ELIZONDO

619502

4778148

* Datum ETRS-89 (30. EREMUA) sisteman eman dira koordenatuak.

b) atala. Kanpoan utzitako estazioak.

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOOR.

Y KOOR.

XABIER (Ondare Arkitektonikoaren Atalaren kontrako txostena)

3100810

XABIER

646398

4716991

UXUE/UDALA (NOPLOIko Ingurumen Osasunaren Atalaren kontrako txostena)

3101258

UXUE

623371

4706973

* Datum ETRS-89 (30. EREMUA) sisteman eman dira koordenatuak.

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

–Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagozkion udaletan. Ziurtagiri horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta erantsiko dira esposizio erradioelektrikoaren mailen benetako neurketen emaitzak. Neurketak eginen dira erradiazio handiena dagoen toki irisgarrian, arretazko erabilerako eremuak barne direla, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

–Ondare historikoaren arloan indarra duen legedian ezarritakoarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak), ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada aurreikusitako lanak egin bitartean, lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Arkeologia Atalari. Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatuz, ohartarazpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste astuntzat hartuko da.

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

–Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMX eta UTMY koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta adieraztea ez duela aldaketarik izan.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

–Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako egoki den baimena tramitatu beharko dela, baldin eta instalazioa lurzoru urbanizaezinean kokatzen bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

–Informazio orokor gisa, adierazten da ezen lurzoru urbanizaezineko kokapen guztiek, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrientzako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dutela baimena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan zehaztuta dagoela, horren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren instalazioak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratu beharko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoengandik.

Iragarkiaren kodea: F2306051