100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoa, merezimenduen lehiaketa bitartez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio-teknikariaren lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain-lanpostu huts bat (D maila). Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorreko Mahaiak, 2023ko maiatzaren 2an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio-teknikariaren lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain-lanpostu huts bat (D maila) merezimenduen lehiaketa bitartez betetzeko merezimendu-lehiaketa, zeinaren deialdia 2022ko abenduaren 15eko 143. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2022ko abenduaren 27ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2023ko martxoaren 27ko Erabaki bidez onetsi zen, eta 2023ko martxoaren 29ko 52. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko martxoaren 31ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, merezimendu-lehiaketako epaimahaiak egindako izendapen proposamena, honako hauen aldekoa, hain zuzen ere: Joseba Marínez Itoiz jauna (komunikazio-teknikaria, A mailakoa); Francisca Palma Romero andrea (administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikaria, B mailakoa); Florencio José Enecoiz Segura jauna (mantentze-lanetako teknikari-ofiziala, C mailakoa), eta Ana Isabel Esnoz Larrey andrea (gelazaina, D mailakoa).

Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du interesdunek deialdiko 8.3 oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkeztu izanari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, ondokoa,

ERABAKI DA:

1. Joseba Marínez Itoiz jauna Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Teknikarien Kidegoko Goi mailako Teknikarien Eskalako komunikazio-teknikari gisa (A mailakoa), Idazkaritza Nagusiko Prentsa Atalari atxikirik.

2. Francisca Palma Romero andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Teknikari Diplomadunen Eskalako Teknikarien Kidegoko administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikari gisa (B mailakoa), Zerbitzu Orokorrei atxikirik.

3. Florencio José Enecoiz Segura jauna Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Teknikari-ofizialen Kidegoko mantentze-lanetako teknikari-ofizial gisa (C mailakoa), Zerbitzu Orokorrei atxikirik.

4. Ana Isabel Esnoz Larrey andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Gelazainen Kidegoko gelazain gisa (D mailakoa), Zerbitzu Orokorrei atxikirik.

5. Ezartzea interesdunek hilabeteko epea izanen dutela, izendapena jakinarazten zaienetik aitzina, beren karguaren jabetza hartzeko.

6. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Zerbitzu guztietako buruei igortzea.

7. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 2an.–Lehendakaria: Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2307052