100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

R2021-S-468. Gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimen eskaera, Ledean

Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA.

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ledea (Nafarroa).

Ur beltzen emariaren gehieneko bolumena 150 m³-koa da urtean, eta putzu septiko batean tratatzen da. Kutsatuta egon litezkeen euri urak eta garbiketa-boxetako urak –haien bolumena 170 m³-koa da urtean– I klaseko hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2305972