100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larrasoañako 21. poligonoko 26. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko apirilaren 27an egindako bilkuran erabaki zuen behin betiko onestea Aintzane Mangado Etulainek eta Eneko Iraizoz Tapiak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Larrasoañako 21. poligonoko 26. lurzatian. Lurzati eraikigarri bat sortzea du xede.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307162