100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1988. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 1988. lurzatian, Felipe Lecea fundazioak sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307109