100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

María Cruz Blanco Muruzabal, Cristina Arregui Pérez eta Rosario Murillo González izendatzen dira lan-kontratudun finko, administrari laguntzaile gisa, 1/1, 1/2 eta 1/3 lanpostuetan, hurrenez hurren. Hori dena, Alkatetzaren 2023ko apirilaren 25eko 2023-0008 Ebazpenaren bidez, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, 3 administrari laguntzaile izendatzeko, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzukoak, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lanpostu huts batzuk bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera.

Lanpostuen jabetza hartu beharko dute 10 egun naturaleko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Garinoainen, 2023ko apirilaren 25ean.–Batasuneko burua, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2306520