100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko Izendapena

Alkatetzaren 169. ebazpena, 2023ko maiatzaren 8koa. Aiegiko alkate udalburu Leonardo Camaces Murillok emana.

Amaitu da hautaketa prozesua Aiegiko Udalaren zerbitzu anitzetako lanpostu bat, funtzionario araubidekoa, oposizio bidez betetzeko.

Horretarako izendatutako kalifikazio epaimahaiak zerrenda bat egin du, prozesua gainditu duten izangaiekin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta izendatzeko proposamena egin du.

Kontuan hartuz ezen, deialdi honen 8. oinarriaren arabera, alkate honi dagokiola izendatzea eta, beraz, kontratatzea puntuaziorik handiena lortu duen pertsona.

Aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

EBAZTEN DUT:

1.–José María Lanz Márquez izendatzea nominako eta plantillako eta funtzionario izaerako enplegatu Aiegiko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako, bera delako puntu gehien dituen izangaia, gainditu zutenen zerrendan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko deialdian.

2.–Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 8.1.4 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 10 egun naturaleko epean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3.–Izendapen proposamena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Aiegin, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2307220