100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 26an hartua, interes kulturaleko ondasun deklaratzen duena "Irulegiko multzoa" eremu arkeologikoa (Aranguren, Nafarroa).

Gazteluak eta Erdi Brontze Arotik Azken Burdin Arora bitarteko habitat protohistorikoak osatzen dute Arangurenen kokatutako Irulegi izeneko multzo arkeologikoa.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak azaroaren 9an eman 325/2022 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki zen "Irulegiko multzoa" (Aranguren, Nafarroa) izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko. Ebazpena interesdunei jakinarazi zitzaien, eta 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan. Ebazpen horretan, jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea eman zen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen zenetik aurrera (2022ko abenduak 9), eta hiru alegazio aurkeztu ziren.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 54/2023 Ebazpenak ezetsi egin zituen Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 325/2022 Ebazpenaren aurka egindako alegazioak.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak, 2023ko martxoaren 31n egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "Irulegiko multzoa" (Aranguren, Nafarroa) eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzea, deklarazioaren espedientean jasotako dokumentazioan agertzen diren deskribapen eta ezaugarrien arabera.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2306601