100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Leyre Rodríguez Aramendía andrea, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Leyre Rodríguez Aramendía andrea, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoko burua, eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik. Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko maiatzaren 1a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 25ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2306523