100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

109/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, alde batetik, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) zerbitzu eginkizunetan aritzeko lanpostuak esleitzen dituena, eta bestetik, xedatzen duena bukaera ematea baliabide zentro batean deialdi baten bidez lanpostu batez bigarren aldiz jarraian jabetzen diren irakasleek duten lanpostu erreserbari.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 5ean emandako 264/2022 Ebazpenaren bidez, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9koan.

Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2023ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Era berean, ezartzen da ezen, aurreko atalean aipatzen den bost urteko aldia bukaturik, baldin eta baliabide zentro batean edo irakasleentzako laguntza zentro batean lanpostu baten jabetza hartzen bada bigarren aldiz jarraian deialdi baten bidez, bukaera emanen zaiola irakasle horrek behin betiko betetzen duen irakasle lanpostuaren erreserbari.

Horrenbestez, aipatu deialdian ezarritako prozedura bukaturik, eta kontuan izanik epaimahaiak egin duen behin betiko izendapen proposamena, bidezkoa da deialdian hautaturiko izangaiei destinoak esleitzea, zerbitzu eginkizunetan betetzeko, eta bukaera ematea izangai hautatuen lanpostu erreserbari, baliabide zentro batean deialdi baten bidez lanpostu batez bigarren aldiz jarraian jabetzen diren irakasleen kasuan.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean adierazten diren irakasleei zerbitzu eginkizunak ematea Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) zerbitzu eginkizunetan aritzeko lanpostu batzuk betetzeko, egindako merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz.

Zerbitzu eginkizun horiek 2023ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. Bukaera ematea II. eranskinean ageri diren irakasleen lanpostu erreserbari, 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, deialdi baten bidez baliabide zentro batean bigarren aldiz jarraian jabetu direlako lanpostu batez; hala, 2023ko abuztuaren 31 izanen da lanpostu erreserba duten azken eguna.

Behin betiko destinoa galduko da baldin eta interesduna jabetu egiten bada ebazpen honen I. eranskinean esleituriko destinoaz.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2023ko apirilaren 25ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA.–Zerbitzu eginkizunetan aritzeko esleitutako destinoa

DEITURAK ETA IZENA

DESTINOA

ARLOA

EGUN
HONETATIK

EGUN
HONETARA

BASURTO LUZURIAGA, MIREN GARBIÑE

EUSKARAREN IRAKASKUNTZARAKO BALIABIDE ZENTROA (EIBZ)

HIZKUNTZ EGIAZTAPENA ETA ZUZENTASUNA

2023-09-01

2025-08-31

OLASAGARRE MENDINUETA, YOLANDA

EUSKARAREN IRAKASKUNTZARAKO BALIABIDE ZENTROA (EIBZ)

PRESTAKUNTZA

2023-09-01

2025-08-31

II. ERANSKINA.–Behin betiko lanpostuaren erreserba galtzen duten irakasleak

DEITURAK ETA IZENA

KIDEGOA

BEHIN BETIKO DESTINOA GALTZEA

LANPOSTU ZK.

HERRIA ETA IKASTETXEA

ESPEZIALITATEA/HIZKUNTZA

ONDORIOETARAKO DATA

BASURTO LUZURIAGA, MIREN GARBIÑE

590

36196

BARAÑAIN-ALAIZ BHI

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA

2023-09-01

OLASAGARRE MENDINUETA, YOLANDA

590

36618

ALTSASU-ALTSASU BHI

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA

2023-09-01

Iragarkiaren kodea: F2306543