100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

40/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita agindu honetako eranskinean ikusitako akatsa: 35/2023 Foru Agindua, apirilaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko haur eskoletan.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, zeinaren bidez eskatzen baitu 35/2023 Foru Aginduan ikusitako akatsa zuzentzeko. Zehazki, eranskineko bosgarren oinarriaren 1.a) apartatuan dago akatsa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 19ko 35/2023 Foru Aginduaren eranskineko bosgarren oinarriaren 1.a) apartatua zuzentzea, modu honetan:

Honako hau dioen tokian:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

ESKOLA-ORDUTEGI MOTA

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

9.300,01

10.700

69

73

32

Honako hau behar du:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

ESKOLA-ORDUTEGI MOTA

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

9.300,01

10.700

69

63

32

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2307098