10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2023. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarrean dauden xedapenak betez, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoetan (Oliveto kondearen etorbidea 4, 2. ezkerra) dago ikusgai 2023. urterako langileen plantilla, Udalak 2022ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 3an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2300235