10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2022ko azaroaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako aurrekontua.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 229.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 60.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 487.473,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 71.340,00 euro.

7. kapitulua.–Dirulaguntzak: 0,00 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 858.613,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 281.973,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 382.045,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 59.550,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 125.045,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 858.613,00 euro.

Oteitzan, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2300058