10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2022ko azaroaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Oteitzan, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Rubén Darío Martínez Landa.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %35 + %0,58 + %0,58 (11/2007 FD) + %3,72 (19/2008 Foru Dekretua).

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %10,48 + %0,58 + %0,58 (11/2007 Foru Dekretua) + %3,36 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %12.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Lanpostuko osagarria: %10 + %0,58 + %0,58 (11/2007 Foru Dekretua) + %3,36 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5. Prestasuneko osagarria: %8. Administrazio-egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak.

–Lanpostua: liburuzaina. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %3,36 (19/2008 Foru Dekretua).

Administrazio-kontratudunak.

–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %0,58 + %0,58 (11/2007 Foru Dekretua) + %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Administrazio-egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

–Nieto Echeverría, Juan Jesús. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: C. Gradua: 6. Lanpostuko osagarria: %10 + %0,58 + %0,58 (11/2007 Foru Dekretua) + %3,36 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5. Prestasuneko osagarria: %8. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1988ko ekainaren 16tik. Funtzionarioa 2013ko uztailaren 1az geroztik.

–Sánchez Ros, M.ª Socorro. Administraria. Maila: C. Gradua: 4. Lanpostuko osagarria: %10,48 + %0,58 + %0,58 (11/2007 Foru Dekretua) + %3,36 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko apirilaren 15etik. Funtzionarioa 2006ko otsailaren 1az geroztik.

–Medrano Marín, Basilio. Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %0,58 + %0,58 (11/2007 Foru Dekretua) + %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko abenduaren 1etik. Administrazio-kontratuduna.

–López de Zubiria Otamendi, M.ª Teresa. Liburuzaina. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %3,36. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009ko ekainaren 1etik. Administrazio-kontratuduna.

Iragarkiaren kodea: L2300057