10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orkoienen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2217642