10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udalaren eta Iturgain udal sozietatearen 2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta Iturgain udal sozietatearen 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Orkoienen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2217641