10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Olaibarren, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2300136