10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oizko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz ezartzen denarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oizen, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2217875