10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Akats zuzenketa, 2023ko aurrekontuan

Obanosko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua. Hasierako onespena 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.

Aurrekontu-aplikazio baten kodifikazioan akatsa bazela oharturik, akatsa zuzentzea onetsi zuen Obanosko Udalak 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran.

Aurrekontu zuzendua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Obanosen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2217742