2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NARKUEKO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Narkueko Kontzejuak, 2022ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontua.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Narkuen, 2022ko abenduaren 23an.–Kontzejuko burua, José Miguel Gaviria Redondo.
Iragarkiaren kodea: L2217623