10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, ondoren ematen den 2023ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi zuen, horiek nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Iragarkia 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: Lanpostukoa: %31,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila. C. Osagarriak: Lanpostukoa: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: Lanpostukoa: %13,77; mailakoa: %15; arrisku berezikoa: %10; lanaldi luzapenekoa: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak eta gainerako langileak.

Deiturak eta izena: Jiménez Jiménez, Julen. Kargua: idazkaria. Administrazio-egoera: jardunean. Administrazio-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2019-01-21. Maila: A. Gradua: 1.

Deiturak eta izena: Goñi Marin, Leire. Kargua: administraria. Administrazio-egoera: jardunean. Lan-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2018-04-04. Maila: C. Gradua: 1.

Deiturak eta izena: Palacios Bescos, Diego. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. Administrazio-kontratuduna. Zerbitzu aitortuen data: 2017-03-13. Maila: D. Gradua: 1.

Murillo el Fruton, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2300248