10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2023ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarreren eta gastuen kapituluka banaturik.

Elon, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2217643