10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.a Hasiera batez onestea Miranda Argako Udalaren 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa.

2.a Hasiera batez onestea Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2023ko plantilla organikoa.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari loturik xedatua (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkezteko.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

Miranda Argan, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2300013