10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2023. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2022ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko, Andra Mari Zaharren Egoitza erakunde autonomoko eta Oilartegi SL enpresa publikoko langileen plantilla organikoa 2023. urterako.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Araudi aplikagarria: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 271.ari buruz xedatutakoa.

Lesakan, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2217618