10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2022ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra, bai eta Andra Mari Zaharren Egoitza erakunde autonomoarena eta Oilartegi SL enpresa publikoarena ere.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Araudi aplikagarria: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Lesakan, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2217616