10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Leozko Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Iragan da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutako hamabost eguneko epea, eta inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da Leozko Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, aipatu manuan xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.

GASTUAK (eurotan):

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 186.895.00.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 158.590.40.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.230.32.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 65.825.00.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 299.385.92.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 28.659.66.

Gastuak, guztira: 742.586.30.

DIRU-SARRERAK (eurotan):

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 360.650.00.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000.00.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.720.00.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 168.882.87.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 128.612.70.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 80.720.73.

Diru-sarrerak, guztira: 742.586.30.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2023ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2300134